Show simple item record

dc.contributor.advisorUsabiaga Urcola, Juan José ORCID
dc.contributor.authorGarcía Haba, Leire
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-21T17:46:24Z
dc.date.available2017-11-21T17:46:24Z
dc.date.issued2017-11-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23603
dc.description.abstractLan honen bidez XIII eta XIV. mendeetan kokatzen diren hainbat Gaztelako errege eta erret senideen hilobiak aztertuko ditut. Bertan agertzen diren ikonografiak ulertzeko heriotzaren inguruko esanahia aztertzea ezinbestekoa da, Azken Epaiketarekin lotura handia duena; gorpua eta arima hilezkorrak bihurtuko diren momentua izango delako. Gainera erregeen kasuan, beraien heriotza guztiz propagandistikoa izango da eta leinuaren jarraipen bat aldarrikatu egingo dute bertan agertuko diren heriotza zeremoniaren bitartez. Heriotzaren esanahiarekin batera, hilobien kokapena ere esanahi edo sinbologia berezi bat izango du, arkitekturan hierarkizazio bat sortuko duena, presbiteriotik gertu dauden hilobiak pribilegiatuenak izanez. Hilobien sustapen hauek testamentuen bidez egiten hasi ziren. Gutxi batzuk eliz barruan kokatu ahal ziren bakarrik, nobleen eta erregeen hilobiak bertan kokatuz. Hilobi tipologiei dagokionez, bi era nagusi aurkituko ditugu; batetik, hilobi exentuak eta bestetik, arkosolioa. Arkosolio tipologian hilobiak arku baten azpian kokatzen dira, murruari atxikituak. Beraz, arkuak hilobia babesten du. Bi tipologia hauetan figura etzana aurkitu dezakegu edo, figura etzanaren ordez, bi isurialdeko estalkia. Testuinguru honetan beharrezkoa dugu, lehenik eta behin figura etzana aztertzea. Bertan ikusiko dugu indibidualismorako joera bat eta hildakoaren kategoria soziala erakusten dituzten elementu batzuekin topatuko gara; adibidez, burkoak. Ondoren, hilobien edo sarkofagoen kutxen gainazala aztertu behar da non askotariko ikonografia aurkituko dugu. Alde batetik, hileta-prozesioa agertzen da. Aipatu bezala, pertsona hil ostean zeremoniak egiten ziren eta horietan ikusten zen indibiduo bakoitzaren kategoria soziala. Bestetik, kategoria sozial hori erakusteko, batzuetan, Alfontso VIII.aren hilobiaren kasuan adibidez, beraien bizitzaren gertakizun historiko batzuk agertuko dira. Heraldika izango da, ikonografiaren aldetik, gehien errepikatuko den gaia, beraien maila soziala erakutsiz eta hildakoa identifikatuz. Beste aldetik, elevatio animae-ren ikonografia ere ikusgai egongo da non hildakoaren arima zerurantz igotzen ari diren aingeruak agertzen diren. Beraz, heriotzarekin zerikusi zuzena duen ikonografia dugu. Azkenik, eszena biblikoak ditugu, heraldikarekin batera, sarkofagoetan gehien agertzen diren gaiak, Kristoren bizitzaren pasarteak irudikatuz, salbazioarekin harreman zuzena duen pertsonaia. Beste aldetik, Ama Birjinaren pasarteak ere aurkituko ditugu.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectikonografiaes_ES
dc.subjectXIII-XIV. mendeakeu
dc.subjecterret familiaeu
dc.titleGaztelako erregeen eta erret senideen hilobien ikonografia XIII. eta XIV. mendeetanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-07T06:02:09Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Artees_ES
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Graduaeu
dc.identifier.gaurregister78193-728773-09
dc.identifier.gaurassign53828-728773


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record