Show simple item record

dc.contributor.advisorUgarte Tellería, Javier ORCID
dc.contributor.authorUrzain Andueza, Iñigo
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-21T17:50:54Z
dc.date.available2017-11-21T17:50:54Z
dc.date.issued2017-11-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23606
dc.description.abstractEuskaraz egin den lan honetan 1978an Iruñeko Sanferminetako gertakari lazgarrien historia eta horri buruz gaurdaino geratu den memoria aztertzen da. Egun odoltsuak izan ziren, Germán Rodríguezen heriotza eta beste hamaika zauritu eragin zituztenak. Herritarren artean izu sarkorra ere zabaldu zuten uneak izan ziren, orban luzea utzi zutenak. Honen guztiaren ulerpena errazte aldera, garaiko testuingurua eta aurrekariak aztertuko dira. Ondoren, egun haietan jazotakoaren nondik norakoak deskribatuko dira. Jarraian, pairatutakoaren sakoneko eragileen interpretazio saiakera bat burutuko da, analizatzeko egon daitezkeen modu desberdinen aurrean ikuspegi orokor bat izan eta gibeletan edo gerizpean egon litezkeen alor ilunak argitzeko. Horrela, agerian utziko da Nafarroako Trantsizioaren une goren moduan bete zuen papera eta etorkizunera begira izandako inportantzia. Behin hau guztia azaldua, mnemohistoriaren azalpenari ekingo zaio. Gogoan izatekoa da hau izango dela lanaren zatirik mamitsu eta sakonena, hedadura zein eduki aldetik. Ibilbide honetan, gertatutako horren inguruan hamarkadetan zehar eta urtez urte eraikitako memoriaren garapena izango da hizpide. Egondako joera desberdinen erantzule eta ondorioen inguruan solas egingo da. Egiteko hau errazte aldera, izandako inflexio uneak eta haietatik harturiko norabide eta zapaldutako lur berriak azalduko dira. Era berean, hurrengo orrietan barrena zehar-lerro batzuk garatuko dira. Horietako bi gertatutakoak epaitegietan izandako ibilbidea eta instituzioekin izandako jarrera izango dira. Beste ildo batzuen inguruan ere hitz egingo da, hezkuntza eta kulturan emandako pausuez kasu, baita bestelako mugimendu desberdinekin izandako erlazioez ere. Horiez gain, honen inguruan egindako dokumental edo bestelakoetan izan duen trataera mintzagai izango da. Ikusgai izango den legez, biziki emankorrak, anitzak eta aberatsak izan diren hauek guztiak dinamika orokorrekin elkarreragin estuan daude, modu batean edo bestean elkar elikatzen baitute. Honen ondorioz, batzuen nahiz besteen gorabeherek eragin nabaria izango dute hurkoarengan. Honekin guztiarekin bukatzeko, memoria honek gaur egunera arteko ibilbidea burutzeko emandako urratsak aurkeztuko dira. Zer iritsi den eta ailegatutako hori nola mantentzen den aipatuko da. Azkenik, honen guztiaren amaiera gogoeta pertsonal baten plazaratzearekin borobilduko da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthistoriaes_ES
dc.subjectmemoria
dc.subject1978ko Sanferminak
dc.titleGermán Rodríguez. 1978ko Sanferminen memoriaren historia (mnemohistoria)es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-05T11:47:55Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaes_ES
dc.contributor.degreeGrado en Historia
dc.identifier.gaurregister77234-750753-09
dc.identifier.gaurassign55674-750753


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record