Show simple item record

dc.contributor.advisorBarcenilla García, Haizea ORCID
dc.contributor.authorSan Martín Marcos, Leire
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-23T18:54:42Z
dc.date.available2017-11-23T18:54:42Z
dc.date.issued2017-11-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23669
dc.description.abstractLan honen bidez Antzinaroko Egipton sortu zituzten mahai jokoak aztertuko ditugu. Hasiera batean denbora libreari aurre egiteko premiatik abiatu ziren, baina denbora pasa ahala, eta honekin gizartea eboluzionatzen zihoanean, beraien arimek Haratagoko Munduan egin behar izango zuten bidearen simulazioan bilakatu ziren. Lehen begirada batean gauza xumeak eman ahal dezakete, baina errealitatea bestelakoa da, aurkezten duten ikonografia oso aberatsa delako eta sinbolismo zehatz baten adierazle plastikoak direlako (zentzu magiko zein astrologikoan ulertuta). Mahai jokoen historia aztertuta, Egiptoren kasua berezia dela antzeman daiteke. Lau joko garatu ziren hurrenez hurren: Mehen, Senet, Aseb eta Txakurrak eta Txakalak. Famatuena eta garrantzitsuena Senet jokoa izan zen, inperio osoan zehar iraun zuena, aldaketa eta garapen zehatz batekin. Beste jokoak inperioaren periodo batean, edo bitan gehienez jota, garatu ziren. Bakoitzak sinbologia zehatz bat zuen arren, guztiek Haratagoko Munduko bizitzari eta eternitatearen ideiari erantzuten zioten zalantzarik gabe. Azken finean, jokoetan irabazteak beraientzako Duat-erako sarrera suposatzen zuen. Testuinguru honetan, Aseb jokoaren kasua ere aipatzekoa da. Berez kanpotik ekarritako joko bat da, baina egiptiarrek bere erara moldatu zutela esan genezake. Maiz “20 laukien jokoa” bezala definitua izan da, eta Inperio Berrian garatu zen; Senet tableroaren atzeko aldean aurkitzen zen. Bestalde, Mehen jokoa “antzara egiptiarra” bezala ezagutzen da eta jokoetatik istorio magikoena gordetzen du. Jainko baten izena bereganatzen du, dibinitate honen funtzioa hildakoa Haratagoko Munduan babestea izanda. Zenbait kasuetan, tableroak beste animali batzuen atributuak bereganatzen zituen (antzara, dortoka…), bakoitzak bere sinbolismo zehatzarekin. Helburua azken laukira iristea zen eta irabazleak eternitatean babesa lortuko zuen. Txakurrak eta txakalak jokoaren kasuan, zenbaitetan adierazi izan da errealitatean honakoa joko bat ez zela, ilargiaren eta eguzkiaren zikloak dokumentatzeko tresna baizik. Hala ere, joko bat izatekotan, Senet jokoarekin antzekotasun aunitz aurkezten ditu (jokalari kopurua, laukitxo kopurua, pieza kopurua), baina kasu konkretu honetan bi jokalarien arteko lasterketa baten antzerakoa izanen litzateke. Nahiz eta gutxi ezagutzen den mundu bat izan, egun inguratzen gaituzten mahai jokoak egiteko funtsezko piezak izan dira hauek. Eta are garrantzitsuagoa dena, herri baten heriotzaren aurreko kezkaren ondorio plastikoak dira eta zibilizazio honek zuen errealitatea ikusteko moduari buruz informazio ugari atera dezakegu pieza hauei esker.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectantzinaroko Egiptoes_ES
dc.subjectmahai jokoak
dc.subjectSenet
dc.subjectMehen
dc.subjectAseb
dc.subjecttxakurrak eta txakalak
dc.subjectjokoa
dc.titleMahai jokoak Antzinaroko Egiptones_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-07T10:18:12Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Arte
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister78380-750804-09
dc.identifier.gaurassign53788-750804


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record