Show simple item record

dc.contributor.advisorBilbao Telletxea, Gidor ORCID
dc.contributor.authorDe la Hoz Arregui, Naiara
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-23T19:14:30Z
dc.date.available2017-11-23T19:14:30Z
dc.date.issued2017-11-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23681
dc.description.abstractGradu Amaierako Lan honetan Ovidioren Heroides obraren hainbat poemaren itzulpena eta itzulpenean beharrezkoak diren oharrak eman ditut, hain zuzen ere, hamasei, hemezortzi, hemeretzi eta hogeigarren poemenak. Lanaren helburu nagusia autoreak idatzirikoa ahalik eta modu egokienean euskaratzea izan da, eta horrekin batera, irakurleek ulermen-arazorik izan ez dezaten beharrezkoak diren ohar laburrak ematea. Dena den, itzulpenaz gain, beste hainbat atalek osatzen dute lana. Lehenik eta behin, testuaren ezaugarriei erreparatu diegu, itzulpen-prozesuan izan ditzakegun arazoak aurreikusteko xedearekin; gainera, testua bera jatorrian bertso-lerrotan idatzia dagoenez, hori ere kontuan hartu beharko da. Ezaugarriekin batera, Ovidiori buruz eta bere obrari buruz mintzatuko naiz, beti ere, gure lanaren muina den Heroidesen zentratuz. Jarraian, itzulpen-prozesuaren nondik norakoak azalduko ditut, eta sortutako arazoak azalduko ditut, xehe-xehe. Ovidiok latinez idatzi zuen obra hau, baina ezin izan dut asko baliatu jatorrizko bertsioaz, ez baitut nahi adinako mailarik itzulpen zuzena egiteko, eta beraz, lan hau egiteko ezinbestekoa izan da zubi-testuak erabiltzea. Batik bat, gaztelaniazko itzulpen bat erabili dut oinarri gisa, Francisca Moya del Bañok eginiko itzulpena hain zuzen (Moya del Baño, 1986), jatorrizko testuari fidelena dela iruditu baitzait. Horrez gain, gaztelaniazko beste bi itzulpen ere erabili ditut, nahiz eta itzulpen libreagoak diren, aurreko bertsioarekin testua guztiz ondo ulertzeko arazoak izan ditudanean batik bat, edo besterik gabe, testuaren beste ikuspuntu bat eskaini dutenean, hain justu, Vicente Cristobalen (Cristobal, 1994) eta Ana Pérez Vegaren (Pérez, 1994) itzulpenak. Ingeleseko itzulpena ere eskura izan dut (Showerman, 1986), baina aparteko kasuren batean soilik baliatu naiz hartaz. Esan beharrik ez dago testu hau, batik bat, irakurle kultuari dagoela zuzenduta, eta, izatez, ulermen arazo handirik ez lukeela izan beharko; baina dena den, hainbeste direnez mitologiari egiten diren erreferentziak, garrantzitsua da zenbait ohar argigarri ematea horiei buruz; beraz, korapilatsuenak iruditu zaizkidan kontuei buruzko azalpenak eman ditut oin-ohar modura.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleOvidioren “Heroides”. Libri XVI; XVIIIi-XX testuen euskarazko itzulpena eta oharrakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-05T06:47:07Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes
dc.contributor.degreeItzulpengintza eta Interpretazioko Graduaeu
dc.contributor.degreeGrado en Traducción e Interpretaciónes
dc.identifier.gaurregister77507-730413-09
dc.identifier.gaurassign53028-730413


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record