Show simple item record

dc.contributor.advisorSerrano Abad, Susana ORCID
dc.contributor.authorEstomba Eguzquiza, Iñigo
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2017-11-23T19:16:10Z
dc.date.available2017-11-23T19:16:10Z
dc.date.issued2017-11-23
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/23682
dc.description.abstractZinema eta historiaren arteko erlazioa ez da inoiz gai erraza izan. Hasieran, zinema aurretik irudiak zeuden; hala ere, historian zehar gehienetan beti eman zaie garrantzia handiagoa testuei hauei baino. Irudiek eszenak irudikatzen dituzte, modu honetan, eremu bisual atsegingarri bat emanez ikusle edota irakurleari, askotan kritikotasun gabe aztertuak izan diren arren. Dena dela, irudiek eta eszenek ere balio historiko handia izan dezakete eta tresna oso baliotsuak izan daitezke gizartearengan eragina izateko. Zinema irudi, eszenen eta musikaren arteko konbinaketa bat izanik, sentimenduak, sentsazioak, kilikak… sortzeko erraztasuna dauka, honela begiralearengan eraginez. 1930eko testuinguruan, Alemaniak ez zuen egoera on bat; izan ere, bertan zegoen inflazioak, Versailleseko Itunaren neurri gogorrak… gizartea sentikorra egiten zuten eta testuinguru honetan Hitlerrek boterea hartu zuen. Doktrina Nazionalsozialista aurrera ateratzeko helburuarekin, Hitlerrek Joseph Goebbels propaganda ministro bezala ezarri ostean, honek zinematografiaren industria bideratu zuen. Hala ere, masengan eragin nahi bazen, estrategia prozesu bat bideratu beharko zuen nazien balore politiko eta sozialetan oinarritutako neurri zuzenekin. Propaganda bideratzeko tresna oso garrantzitsua zinema izan zen erregimen honetan. Nazismoa gizartean sarrarazi behar zen eta horretarako balore eta printzipio Nazionalsozialistak irudi eta eszenetan islatu. Honela, Führerprinzip, Volksgemeinschaft eta Blund und Boden bezalako printzipioak ezinbestekoak ziren pantaila handian agertzea zuzentasun bakarra izango balira bezala. Hauen bitartekari perfektuak izan ziren lanean analizatzen diren: Triumph des Willens, Jud Suss eta zinema antikomunistaren eboluzioa. Hauek balore nazien isla garbia dira, eta film bakoitzak propaganda eredu ezberdin bat suposatzen du; Triumph des Willensek, goraipamena eta handitasuna, Jud Sussek, antisemitismoa eta zinema antikomunistak, izenak dioen bezala hauen kontrako propaganda. Hala ere, zinemaren bilakaera eta biztanlerian eragina izatearen funtzio eta helburua ez ziren lehen saialdian gauzatu. Izan ere, aurretik egondako porrotek eta emaitzek bideratu zuten, hein handi batean, filmen eboluzioa, oinarri Nazionalsozialisten barruan. Honela, pantailak bere eszena, musika, irudi, elkarrizketa eta abarrekin, hau da, era desberdin eta entretenigarri batean, etsai komun bat sortzearen ideia adierazten zuen, Fuhreraren beharraren justifikazioa, eta beste hainbat ideia. Propaganda oso arma baliagarria izan daiteke masengan eragina izateko, hala, erregimen naziak modu eraginkor batean kudeatu zuen hau, aurretik egondako eredu desberdinetan oinarrituta. Alemania nazian, zinema ideologiaren eraginaren eta pelikulen balio politiko handiaren adibide argia da. Gaur egun ere, zinemagileak, adibidez, gizabanako guztien antzera, ideologiak bultzatzen ditu; ezkertiarra bada, iraultza baten arrazoiak azalduko dira pelikulan eta eskuindarra bada horren ondorio latzak . Ondorioz, erregimen nazien filmek gauza ugari islatzen dute gaur egunean aplikagarriak izan daitezkeenak, hala nola, propagandaren balioa, ideologien eragina eta zinemaren garrantzia.eu
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titlePantaila handia: Nazismoaren estrategiaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-06-09T05:55:54Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaeu
dc.identifier.gaurregister78611-698633-09
dc.identifier.gaurassign55350-698633


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record