Ibilgailluen sal-erosketa kudeatzeko web sistema baten garapera eta bere hedapena hodeian PaaS zerbitzu erabiliz
Laburpena
Proiektu honek ibilgailu sal-erosketan aritzen den enpresa baten web gunea eta administrazio atala sortzea dauka helburu. Enpresa honek, gaur egun, Internet-en mundu guztiarentzako eskuragarri dauden salmenta atariak erabiltzen ditu bere ibilgailuen iragarkiak esekitzeko. Salmenta atari hauek beste pertsona partikularren ibilgailuak ere saltzen dituzte. Horrez gain, salmenta atari hauek hainbat muga azaltzen dituzte, hala nola, iragarki eta argazki kopuru mugatua, iragarkiak lehen planoan agertzeko iragarkia eskuz freskatu beharra, iragarkien inguruan analitika egiteko tresna eza, eta abar. Beraz, web orrialdeak enpresaren behar izan konkretuak beteko ditu.
Alde teknikoari begiratuz, Tomcat zerbitzaria erabiliko da aplikazioa garatzeko. Aplikazioaren datuak gordetzeko MySQL motako datu base bat erabiliko da. Datu base hauek oso erabiliak dira web munduan bere hedapen eta euskarri maila dela eta. Aplikazioa eta datu basea konektatzeko MyBatis kontroladorea erabiliko da. Tresna honek aplikazioari segurtasuna eta malgutasuna gehituko dizkio. Aplikazioa hodeian hedatzeko PaaS (Platform-as-a-Service) azpiegitura bat erabiliko da, zehazki, Amazonek eskaintzen duen AWS Elastic Beanstalk tresna. Honi esker garatzailea ez da hardwareari buruz arduratu beharko mota honetako sistemek dimentsionamendua, konfigurazioa eta eskalatzea automatikoki egiten dituztelako.