Inbertsio proiektuen baloraketa: optika baten irekiera
Resumen
Enpresen administrazio eta zuzendaritzako gradua bukatu ahal izateko egin b
eharreko
azken urratsa gradu amaierako lana izaten da, eta gradu honetako azken ikasturtean
egonik, gradu amaierako lana egitea egokitzen da etapa hau amaitutzat emateko.
Lan honen bidez ikasleak graduko 4 urteetan zehar ikasitakoa ondo barneratu duela
e
rakutsi behar du, eta horrelako lan bat egiteko, aurkezteko eta defendatzeko gai dela
erakutsi. Ondorioz, lan honen helburu bakarra ez da gradua bukatu eta titulua lortzea,
ikasitakoa praktikan jartzeko gai izatea baizik.
Jarraian, lan honen nondik norak
oak esplikatuko dira, batetik, zeren inguruko lana
egingo den eta gaia erabakitzeko izandako zalantzak, bestetik, lan honek dituen
helburu nagusiak eta horiek lortzeko planteamendua, eta azkenik, lan hau egiteko
jarraitu den metodologia.