Show simple item record

dc.contributor.advisorVergara Jauregui, Aitor
dc.contributor.authorIraola Iñurrieta, Mikel
dc.contributor.otherF. CIENCIA Y TECNOLOGIA
dc.contributor.otherZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA F.
dc.date.accessioned2018-04-18T17:26:41Z
dc.date.available2018-04-18T17:26:41Z
dc.date.issued2018-04-18
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/26443
dc.description.abstract[EUS] Trantsizio metalekin osatutako dikalkogenoak (ingeleraz TMD) egoera solidoaren fisikaren ikergai izan dira azken hamarkadetan. Interesa bereziki haien erdieroale izaeran zentratu da (adibidez, MoS2 konposatua), honek ikuspuntu teknologikotik interesgarri egiten baititu, esate baterako, elektronikan izan ditzaketen aplikazioengatik. Dena den, azken denboraldian interesa piztu dutenak erdimetal izaeradun TMDak dira, besteak beste Weyl egoerak [4] eta presio bidez molda daitekeen supereroankortasuna [5] erakusten baitituzte. MoTe2 konposatua bereziki interesgarria da, izaera elektroniko desberdineko (erdimetal eta erdieroale) kristal-egituretan aurki daitekeen TMD material bakarra delako. Honek supereroankortasuna kristalaren egiturarekin eta banda egiturarekin erlazionatzen dituen zenbait ereduren baliogarritasuna konprobatzeko balio beharko luke. Gainera, presio bidez molda daitekeen supereroankortasuna duela frogatu da, propietate hau egitura monokliniko eta ortorronbiko arteko fase-trantsizioarekin erlazionatuta dagoela ondorioztatu delarik; hau dela eta, korronteen garraioan zentratutako zenbait tresna eraikitzeko interesgarria izan daiteke. Aldi berean, zenbait efektu topologikoren azterketa ahalbidetu dezake, hala nola Weyl-en egoeren analisia. Horretaz gain, MoTe2 konposatuarekin bi dimentsioko materialak sortu daitezkeenez, Hall efektua aztertzeko erabil daiteke. Lanak hainbat helburu ditu: lehenik, MoTe2-aren egitura ortorronbiko eta monoklinikoaren arteko fase-trantsizioa aztertu nahi dugu. Ondoren, kristalegitura hauetako bakoitzaren egitura-elektronikoa kalkulatu nahi dugu; azkenik, presioak eta spin-orbita akoplamenduak egonkortasun eta banda-egituretan duen eragina aztertu nahi dugu. Txostena 5 ataletan banaturik dago: lehenengo atalean, Dentsitate Funtzionalaren Teoria (DFT) aurkeztuko dugu, spinaren eta efektu erlatibisten inplementazioak ere iruzkinduko ditugularik; bigarrenean, spin-orbita akoplamenduak solidoen egitura elektronikoan izan dezakeen eragina azaltzen da. Bi atal hauek lana garatzeko ulertu behar diren kontzeptu teorikoak biltzen dituzte. Hirugarren eta laugarren ataletan, MoTe2-aren kristal-egituren eta banda-egituren ab-initio metodo bidezko analisia aurkezten da. Amaitzeko, bosgarren atalean, analisiaren ondorioak biltzen dira.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectMoTe2 konposatua
dc.titleMoTe2 konposatuaren kristal-egitura eta egitura-elektronikoaren ab-initio kalkuluakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2017-07-24T07:45:50Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2017, Mikel Iraola Iñurrieta
dc.identifier.gaurregister81385-742990-11
dc.identifier.gaurassign51707-742990


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record