UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Ovidioren --Heroides. Libri XIII-XV; XVII-- testuaren euskarazko itzulpena eta oharrak

Thumbnail
View/Open
TFG_Urrestarazu,I.pdf (410.0Kb)
Date
2018-05-21
Author
Urrestarazu Porta, Iñigo
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/27015
Abstract
Honako lan honen helburua Ovidioren Heroides liburuko XIII, XIV, XV eta XVII. gutunak euskaratzea izan da. Lan praktikoa izan da, eta lanaren funtsa itzulpena bera da. Irakurle kultuei zuzenduta dago itzulpena, eta oin-ohar argigarriak txertatu ditut, irakurleek Ovidiok egiten dituen erreferentziak hobe uler ditzaten eta, horrela, itzulpenaz gehiago goza dezaten. Lehenik eta behin, Ovidioren bizitzaren eta Heroides liburuaren daturik nabarmenenak azaldu ditut lanean, idazlea eta lana bere testuinguruan kokatzeko. Halaber, Ovidioren Heroides liburuaren hainbat alderdi eztabaidatu dira, hala nola estilo berritzailea (gutunak emakumeen ikuspuntutik daude idatzita) eta gutun guztien egiletasuna. Horregatik, interesgarria iruditu zait horiei tarte txiki bat eskaintzea honako lan honen bereizgarriez jabetu ahal izateko. Ondoren, testua itzuli aurretik hartu behar izan ditudan zenbait erabaki eztabaidatu ditut. Batetik, Ovidioren Heroides latinez dago idatzita, eta nik ez dut latinetik zuzenean itzulpen bat egiteko latinaren ezagutza maila nahikorik. Horregatik, zubi-testuetara jo dut. Batez ere, gaztelaniazko itzulpen bat izan dut eredu, baina gaztelaniazko beste bi ere aurrean izan ditut beti. Gainera, frantsesezko eta ingelesezko bertsio bana izan ditut, aurrekoek ñabarduraren bat argitu ezin zidaten kasuetarako. Bestetik, Ovidioren lan hau neurtitzetan dago idatzita, baina halabeharrez poesiaz itzuli behar da? Neurtitzez itzultzeak zailtasun handiagoak sortzen ditu, eta tutorearen gomendioari eta zubi-testuen ereduei jarraituz, hitz lauz itzultzea erabaki nuen, aurrerago azalduko dudan moduan. Esan berri dut ere, itzulpena irakurle kultuei zuzenduta dagoela. Hala da, baina oin-ohar ugari daude, testuak kultura grekolatindarrari erreferentzia asko egiten dizkiolako eta horren ezagutza sakona eskatzen duelako. Oin-oharrekin, erreferentzia horiek argitzen saiatu naiz, itzulpena ahalik eta atseginena egiteko. Jarraian, itzultzean izan ditudan zenbait zailtasun eta zalantza azaldu ditut. Askotariko zalantzak izan ditut, eta esanguratsuenak ekartzen saiatu naiz. Uste dut horien bitartez 3 ikus daitekeela nola itzuli dudan. Nire ustez, gutunen edukia eta muina gorde dut, baina, forman, euskaraz atsegina eta irakurterraza den estiloa bilatzen saiatu naiz.
Collections
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka