Jatorri psikiatrikoa duen agitazio psikomotorearen maneiua de-eskalatze teknika ez hertsatzailearen bitartez: definizioa eta deskribapena
Ikusi/ Ireki
Data
2018-06-29Egilea
Martínez de Musitu Santiago, Oihane
Laburpena
Agitazio psikomotorea (AP) ondorio negatibo ezberdin eta askotarikoak dituen urgentzia psikiatrikoa da. Ez soilik pazientearekiko, baizik eta inguruko pertsona zein erizainengan, zainketaren lehenengo ilaran kokatzen den profesionala. Gainera, honen maneiuan zailtasunak
aurkeztu dira literaturan zehar, askotan maneiua neurri hertsatzaileen erabilerara mugatuz. Agitazioak eragiten dituen ondorioei, gaur egun arte, eta oraindik ere erabiltzen diren neurri hertsatzaileek dakartzatenak gehitu behar dira ere. Hortaz, arazo potentzial honen aurrean formakuntza eta aurrerapenak beharrezkoak suertatzen dira erizainetan maneiu ezhertsatzailean. Lan honetan de-eskalada interbentzio ez hertsatzailearen inguruko definizio eta deskribapenaren inguruko literaturaren berrikusketa kritikoa eraman da aurrera. Horretarako, PubMed, Medline, Cuiden, The Cochrane Library, PyscINFO, JBI bezalako datu baseak eta Wiley Library, NICE eta RNAO baliabide elektronikoak erabili dira. Nahiz eta berrikusitako 25 iturri ezberdinetan prozedura eta teknikak zehaztasunez ez diren taldekatzen, antzekotasunak zirela eta, prozeduraren eta erabili behar diren teknika ezberdinen sailkapen bat egitea ahalbidetu dute. Hala ere, hauek frogatzeko ebidentzia nahikorik ez da aurkitu. Hortaz, ikerketa esperimental gehiagoren beharra somatu da etorkizunera begira.