Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa
View/ Open
Date
2018-06-29Author
Arbeo Sarriugarte, Martín
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honetan defizit eta zor publikoaren gaiaren gainean lanketa egingo dugu, egun EBn, Espaniar Estatuan eta EAEn instituzio publikoek duten arazo nabarmenetako bat baita, eta horrenbestez gaiaren gainean sakontzea ezinbestekoa iruditzen zaigu.
Ikerketa honetan, lau atal nagusi identifika daitezke:
Lehenik eta behin, eta gaian kokatzeko, hurbilketa teoriko bat burutuko dugu, zor eta defizit publikoaren kontzeptuak teorikoki landuz (definizio eta sailkapen motak aztertuz), eta ondoren, bi elementu horien gainean korronte teoriko ezberdinek izan dituzten posturak laburbilduz.
Oinarri teoriko hori barneratu ondoren, egungo estatuek pairatzen duten zor publikoaren krisira ekarri gaituen bilakaera historikoaren azterketa bat egingo da, arazo honek dituen oinarri historikoak ulertu ahal izateko.
Bilakaera aztertuta, egun, EB en eta Espaniar estatuan zor eta defizit publikoaren arazoari eman zaion erantzunaren analisi bat egingo dugu. Hemen gakoa, erantzun hori irudikatu nahi duen kontzeptu baten aurkezpenean dago: estatu kontsolidatuaren ideian. Kontzeptu hau, Wolfgang Streeck autoreak proposatzen du, “ ¿Cómo terminará el capitaismo?” liburuan (2016). Bere esanetan zor publikoaren krisiari estatu kontsolidatzailearen sorrerarekin erantzun baitzaio. Ondorioz, lan honetan, estatu kontsolidatzailea zer den ezaugarrituko dugu, eta ondoren estatu kontsolidatzailearen sorrera prozesu hori nolakoa izan den azaldu, bai EBn eta bai Espaniar estatuan. Estatu kontsolidatzailearen eraikuntzarako egin diren lege, erreglamendu, konstituzio aldaketa, tratatuak… zeintzuk izan diren eta zer dioten aztertuko dugu. Guzti horrek autonomi erkidegoetan uzten dituen eraginak ere plazaratuko ditugu.
Bukatzeko, ikerketa hau burutu ondoren atera daitezkeen ondorio nagusien inguruan jardungo gara.