Santa Eskea Lehen Hezkuntzan. Ondarea geure egiten
View/ Open
Date
2018Author
Aizpurua Aldape, Antton
Metadata
Show full item recordAbstract
Euskal Herriko herrietan, Santa Ageda bezpera egunean, ohikoa da Santa Eskean ateratzea. Izan ere, kristauen artean hain gogokoa izan zen Santua jai edo erritu askoren iturburu bilakatu da, hauen artean garrantzitsuenetako bat, Euskal Herrian behintzat, Santa Eskea izanik. Lan honek Santa Eskea aztertu eta Itziar eta Debako Lehen Hezkuntzako ikasleekin aurrera eramateko proiektu bat azalduko du. Jaiak gaur egun zer diren eta orain arte izan duten garapena, iraganeko jai ereduak azaldu eta gaurko jai ereduak kontrajarriz. Etxerik etxe eskatzen aritzeko jarduna ere ezin liteke alboan utzi; urte luzeetan zehar nola eman den eta zein sasoitan eta egunetan egin izan den. Jai honek ondare inmaterial aberatsa laga digu eta ondare bizia izan dadin, ez fosilizatua, eskola izan daiteke bitarteko egokia. Horregatik, saiakera gisa, Itziarreko eta Debako Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, ikasle guztiek parte hartzeko moduko proiektu bat proposatuko da. Proiektua maila bakoitzari propio egokitutako arazo egoeren bidez egituratua.