Geometriaren irakaskuntza lehen hezkuntzan GeoGebra erabiliz
View/ Open
Date
2018Author
Madorrán de la Iglesia, Xabier
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honek Lehen Hezkuntzako azken zikloan geometria lantzeko ariketa bilduma eraginkor eta hezigarri bat sortzea du helburu, betiere Geogebra erreminta informatikoa giltzarri. Horretarako, IKTek hezkuntzan txertatzeko izandako bidea nahiz geometriaren irakaskuntzaren gorabeherak kontuan izan dira. Azken batean, IKTak gure gizartearen zati bihurtu dira, eta hezkuntzak joera horri jarraitzeko gorabeherak izan dituen arren, teknologia berriak hezkuntzan txertatu dira. Era berean, geometriaren irakaskuntzak betidanik hainbat arazo izan dituenez, IKTak arazo horiei aurre egiteko bidetzat jotzen dira lan honetan, besteak beste, Van Hiele ereduko argibideekin batera. Aipatutakoari jarraiki zenbait ariketa sortu dira lan honetan; ariketa horiek Geogebrarekin batera bakarka egiteko atazak dira, eta LHko azken zikloko geometriako edukiei jarraiki egindakoak dira; horixe izan liteke lan honen metodoa, ariketak ez direlako abian jarri horretarako ezintasunarengatik. Azkenik, aipatzekoa da lan honen amaieran egindakoaren inguruko hausnarketa kritikoa ageri dela, eta atal horretan kritikoki aztertzen da Geogebraren hezigarritasun eta eraginkortasuna hezkuntza erreminta gisa.