Show simple item record

dc.contributor.advisorHernando Gorgojo, Lorena
dc.contributor.advisorUlibarri Ochoa, Ainhoa
dc.contributor.authorAramburu Murguzur, Mireia
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2018-09-24T16:20:39Z
dc.date.available2018-09-24T16:20:39Z
dc.date.issued2018-09-24
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/28817
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Diabetes Mellitusaren konplikazio gisa neuropatia periferikoa jasaten duten %15ek bere bizitzan zehar oin diabetikoaren sindromea jasan ohi dute. Sindrome honek, eta oro har, zauri kronikoek, osasun arazo larriak eragiten dituzte, bai pazientearengan, zein osasun sisteman, osasun profesionalentzat erronka handienetariko bat suposatzen duten interbentzioak izanik. Ultzera baskularren prebalentzia altua, sendatze geldoa, gastu ekonomikoak eta bizi kalitatean eragiten duten kalteak kontuan hartuz, maneiu goiztiarra beharrezkoa da. Hori dela eta, azken hamarkadan, presio negatibo bidezko terapiaren aplikazioa nabarmen hazi da. Terapia ez erasokor honen helburua, ultzeraren gainean presio atmosferikoaren azpitik dauden balioak aplikatzean datza, zaurian egon daitezkeen likidoen gehiegizko jariakinak kanporatzeko, edema gutxitzeko, eta horrela, zauriaren perfusioa hobetu eta bakterien kolonizazioa murrizteko. Helburu orokorra: Presio negatibo bidezko terapiaren eraginkortasuna aztertzea, oin diabetikoaren ultzerak pairatzen dituzten pertsonengan. Metodologia: Artikulu bibliografikoak lortzeko, datu base hauek kontsultatu dira: Medline, Cuiden, Cochrane, Embase eta Cinahl. Horrez gain, eskuzko bilaketak ere burutu dira, horretarako Wound Repair and Regeneration eta European Journal of Vascular Endovascular Surgery aldizkariak eta praktika klinikorako gidak RNAO, NICE eta Guia Salud kontsultatuz. Ikerlan gehiago lortzeko helburuarekin, lortutako artikuluen bibliografia ere landu da. Artikuluen aukeraketa egiterako orduan, 2007. urtetik gaur egun arte argitaratutako lanak hautatu dira eta hizkuntzari dagokionez, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitakoak. Azkenik, guztira, 23 artikulu aukeratu dira, horietatik 13 ikerketa kuantitatibo analitikoak dira, 3 ikerketa kuantitatibo deskriptiboak, 2 meta analisiak, 3 errebisio bibliografikoak eta 2 errebisio sistematikoak. Emaitzak eta eztabaida: Oin diabetikoaren ultzeraren sendatze prozesuaren barnean landu diren zauriaren azaleraren murrizketan, ehun granulatuaren garapenean eta epitelizazioan presio negatibo bidezko terapia eraginkorra dela ikusi da. Pazienteen bizi kalitateari dagokionez ere, onura ugari dituela ikusi da, ultzeren bigarren mailako ondorioak murrizten baititu. Arlo ekonomikoari erreparatuz, orokorrean terapia honen bitartez tratatzen diren ultzeren kasuan sendaketak burutzeko denbora tartea luzeagoa denez eta orbaintze osoaren denbora laburragoa, terapia hau merkeago dela frogatu da. Amaitzeko, terapiak eragin ditzakeen bigarren mailako ondorioen inguruan ikertutakoaren arabera, orokorrean albo-ondorioak arinak direla ikusi da, terapiarekin aurrera jarraitzea baimentzen duten ondorioak izanik. Ondorioak eta inplikazioak: Presio negatibo bidezko terapiaren eraginkortasuna landutako artikulu gehienetan frogatu den arren, osasun zerbitzu ezberdinetan ezartzeko beharrari erreparatuz eta osasun profesional eta bereziki erizainen autonomia mailari dagokionez, landu, sakondu eta hobetu beharreko zenbait puntu daudela ikusi da.eus
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectnegative pressure wound therapyes_ES
dc.subjectdiabetic footes_ES
dc.subjecteffectivenesses_ES
dc.titlePresio negatibo bidezko terapiaren eraginkortasuna, oin diabetikoaren ultzerak dituzten pertsonenganes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-14T08:13:01Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería;;Erizaintzako Graduaes_ES
dc.identifier.gaurregister85664-769817-09
dc.identifier.gaurassign73856-769817


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record