Show simple item record

dc.contributor.advisorBarrenetxea Iriondo, Itziar
dc.contributor.authorOsés Arranz, Estíbaliz
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -VITORIA-GASTEIZ
dc.contributor.otherGASTEIZKO ERIZAINTZA UNIBERTSITATE ESKOLA
dc.date.accessioned2018-09-24T16:23:53Z
dc.date.available2018-09-24T16:23:53Z
dc.date.issued2018-09-24
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/28818
dc.description.abstractEsparru kontzeptuala eta justifikazioa: Gaur egun, gutxienez sei gizonetatik batek prostata-minbizia pairatuko du. Tratamendu aukeren barnean, minbizi lokalizatuak tratatzeko prostatektomia erradikala gailentzen da. Kirurgia honek disfuntzio sexuala eta gernu-inkontinentzia ditu albo-ondorio nagusitzat. Asaldura hauek ondorio biopsikosozial latzak sortarazten dituzte, paziente zein bikotekidearen bizi-kalitatean narriadura eraginez. Egoera honen aurrean, erizainek berebiziko garrantzia dute paziente zein bikotekidearekin sexualitatea lantzeko eta aurre-egite estrategiak garatzen laguntzeko, kalitatezko arreta integrala bermatuz. Helburua: Prostata-minbiziaren ondoriozko prostatektomia erradikalak gizonezkoen sexualitatean sortarazten dituen ondorioak identifikatu eta hauen aurrean erizainak duen esku-hartzea aztertu. Metodologia: 2010 eta 2017 urte bitartean argitaratutako dokumentuak erabili dira literaturaren berrikusketa bibliografikoa burutzeko. Bilaketa gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako artikuluetara mugatu da. Kontsultatutako datu-baseak PubMed, CINAHL, Cuiden eta Cochrane izan dira. Datu-baseetaz gain, eskuzko bilaketa eraginkorrak ere burutu dira The Journal of Urology eta The National Institute for Health and Care Excellence (NICE) aldizkarietan. Emaitzak eta eztabaida: Prostataren erauzketak, disfuntzio sexuala eta klimaturiaren eraginez, ondorio psikoemozional anitz eragiten ditu norbanakoarengan, gorputz-irudian zein gizontasunaren identitatean asaldurak sortaraziz. Ondorioz, sexualitateren narriadura nabarmentzen da, bikotekidearengan ere eragin ezkorra duena. Moldatze-prozesu honetan, familiaren euskarriaz gain, erizainek balioztatutako aurre-egite estrategiak ezartzean funtsezko rola dute, gizonezko eta bikotekidearekin enpatia eta segurtasunezko harremana sortzeko ahaleginak eginez. Ondorioak: Prostatektomia erradikalak gizonengan eragin bortitz izugarria sortarazten du, sexualitatean aldaketak azaleratuz eta bikotekidearengan ere ondorio ezkorrak ageriz. Honen aurrean, erizainak oinarrizko rola betetzen du aurre-egite prozesua errazteko eraginkorrak ebidentziatu diren interbentzioen bitartez (informazioa, hezkuntza eta terapia). Hala ere, oraindik osasun-profesionalen aldeko hezkuntza falta dagoenez, landu beharreko arloa da.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectprostata-minbiziaes_ES
dc.subjectprostatektomia erradikalaes_ES
dc.subjectsexualitateaes_ES
dc.subjecterizain esku-hartzeaes_ES
dc.titleProstatektomia erradikalaren eragina gizonezkoen sexualitatean: erizainaren esku-hartzeaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-02-06T09:16:05Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Enfermería;;Erizaintzako Gradua
dc.identifier.gaurregister84489-744553-05
dc.identifier.gaurassign70681-744553


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record