KEApp: while-programen interpretea
Abstract
KEApp mugikorreko aplikazioa da, "Konputazioaren Eredu Abstraktuak" (KEA) ikasgairako baliabide izatea bilatzen duena.
KEA ikasgaian irakasten diren bi programen interpretea gauzatu da: while- eta makro-programena hain zuzen. Interpretea, erabiltzaileentzat eskuragarri egoteko, Android plataformarako mugikorreko aplikazioa gauzatu da, KEApp izenekoa. Aplikazioan, beste hainbat elementu sortu dira, alde batetik aplikazioa jaitsiko duten erabiltzaileek ikasketa pertsonala bultzatzeko asmoz, eta bestetik, interpretea modu erakargarri batean erabiltzeko aukera eskaintzeko.