Herrikide ikastetxeko D.B.H. 2. mailako ikasleen jarduera fisiko eta ohitura osasuntsuen analisia
View/ Open
Date
2018-11-26Author
Ezquerro Garmendia, Ander
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako lan honek Tolosako Herrikide ikastetxeko D.B.H. 2. Mailako ikasleen jarduera fisikoa eta ohitura osasuntsuak (elikadura, higienea, atsedena) ikertzea, ezagutzea eta haien artean erlazioak sortzea du helburu. Hasieran, osasunari eta jarduera fisikoari buruzko marko teoriko batean oinarrituko da eta ondoren, metodologia moduan, datuak ateratzeko eskola horretan galdetegi bat pasako da, zehazki maila horretan eta oraindik zehazteko dagoen ikasle kopuru batekin. Bertako emaitzak interpretatuko dira eta ondorio objektibo eta errealak aterako dira. Ondorio eta emaitza horiek txarrak badira, neurri zehatzak (hobekuntza proposamenak) edo (Zumardi! Proiektua) azalduko da (hau izanik Gradu Amaierako Lanaren bigarren helburu zehatza). Azkenik, lan hau egiterako orduan jarraitutako prozesua baloratuko da eta bere garrantzia aldarrikatuko da etorkizunerako zein ikerketa lerro jarraitu ditzakeen aipatuz.
Hipotesiari dagokionez, uste da jarduera fisiko eta ohitura osasuntsuaren inguruan emaitza kaxkarrak aterako direla. Beraz ikerketa honen galdeketatik ateratako datuak eta emaitzak aztertzean espero dena da: lehen aipatu bezala, arlo honen inguruan egindako ikerketetatik lortutako emaitzak baina okerragoak edo antzekoak izatea. Behin hori aztertu ondoren, ikusiko dugu ea hipotesia betetzen den edo ez eta bere arrazoiak aurkitzen saiatuko gara datuak objektiboki aztertuz eta beraien artean erlazionatuz. Hobetzeko aukerak ikusiko bagenitu lehen aipatu bezala, neurri zehatz batzuk proposatuko ditugu.