Teknika indibidualaren planifikazio proposamena futboleko alebin talde batean
View/ Open
Date
2018-11-27Author
Galarza Gomez, Xabier
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu amaierako lan honetan, Jarduera Fisiko eta Kirol zientzien barruan kokatuta dagoelarik, kirol errendimenduaren esparruan, “Alebin” mailako talde batean teknifikazio indibidualaren inguruan interbentzio bat egiteko proposamena aurrera eraman da. Gaiaren aukeraketa derrigorrezko praktikak egindako esparrutik zuzenean lotuta etorri da. Izan ere, praktikak C.A.Osasunan hasi ondoren, alebin mailan prestatzaile fisiko izateko aukera sortu zen. Behin pausua emanda, klubaren metodologia ezagutzea posible izan zen. Maila hauetan, garrantzia handia ematen zaio teknifikazioari, adin hauetan garrantzitsua delako oinarri tekniko zuzen bat bermatzea, taktika eta kondizio fisikoak aurrerago landu daitezkeelako, ez horrela teknika eta koordinazioa, adin hauetan baita lantzeko unerik aproposena. Gauzak horrela, burututako zeregina urtean zehar, beste eginbeharren artean, teknifikazioaren planifikazioa aurrera eramatea izan da. C.A.Osasunak “Coerver Coaching” enpresarekin kontratu bat dauka, teknifikazio metodo honekin lan egiteko lizentzia erosi duelako. “Coerver Coaching” Will Coerverek 70. hamarkadan sortutako entrenamendu metodo bat da. Metodo honetan, jokalariak era mailakatuan lan egiten dute, sistema piramidala duen progresio bat jarraituz. Coerver Coaching metodoak diru truke testatuta dauden ariketa sorta handiak bidaltzen ditu, baina ez dago inolako programazio edo planifikaziorik ariketa hauek aurrera eramateko. Planifikazioa klubaren ardura izango da beraz. Aurrerago sakonduko den metodologiarekin urte osoan aritu ondoren, alebin mailan progresio espezifiko eta zentzuduna duen planifikazio progresibo bat sortzea erabaki da, metodoaren edukiak argi egon arren, lan hau burutzeko espezifikotasuna edo progresio zehatzagoa izatea premiazkoa delako. Aurreko guztia kontutan hartuz, jokalarien adina eta gaitasunak kontutan izanik eta Coerver Coaching metodoaren printzipioak jarraituz, jokalarien teknika indibiduala hobetzeko urte osoko planifikazio proposamen bat sortzea da gradu amaierako lan honen helburua.