UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Arkitektura Gotiko berantiarra Gipuzkoan

Thumbnail
View/Open
GRAL-a (1.686Mb)
Date
2018-12-03
Author
Galparsoro Almirall, Iker
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/30037
Abstract
Arkitektura Gotikoaren azkeneko aldia aztertzerakoan ikuspegi berri bat hasi da inposatzen arte historialarien artean azkeneko urteotan. Aldi honi Gotiko Berantiarra deritzo. Hain zuzen lan honek ikuspegi hori babestu eta Gipuzkoako arkitektura Gotikoaren azkeneko aldian aplikatzea du helburu. Hau honela, Gotikoaren azken aldi honek izan duen izendapen eta ikuspegi okerrak zuzenduko dira, aurreiritziak deuseztatuz. Lehenengoz Gaztelako Koroan Gotiko Berantiarraren bilakaera eta jatorria aztertuko dira, Begoña Alonsoren ikuspegian oinarrituz. Bertan ikusiko da, nola forma hauek Europako zonalde ezberdinetatik heldutako maisuek ekarri zituzten prozesu honen lehen aldian (1430-1490). Maisu atzerritar hauen nagusigoa erabatekoa izango da aldi honetan. Ondoren Maisu hauen gidaritzapean ikasiriko maisuek jarraituko dute Gotikoaren Formen berrikuntzarekin Bigarren aldian (1490-1530) batzuk atzerritar maisuen sendikoak izanik eta besteak jada Gaztelako jatorria izanik. Aldi honetan buru izango dira Toledoko eta Burgoseko guneak Gaztelako Gotikoaren sorkuntza gune nagusi bezala. Era berean Gipuzkoan eragin handia izango duen Hallenkirche eredu alemaniarra hedatzen hasiko da aldi honetan, hurrengo aldian bereziki garatuz. Azkenik, Hirugarren aldian (1543-1577), Errenazimenduarekin batera garatuko da Gotiko Berantiarra, bi lengoai arkitektoniko hauen “elebitasuna” ezaugarri izanez. Gipuzkoari dagokionez, Gotiko Berantiarraren hedapena hamarkada batzuk atzeratu beharra dago (beste mugimendu artistikoekin gertatzen den moduan). Berandu bada ere indartsu helduko da eraikitzeko era hau eta denbora luzez mantenduko da Gipuzkoako lurraldean. XV. eta XVI. mendeetan Gotikoak “loraldi” bat biziko du probintzia honetan, egun ezagutzen diren tenplu Gotikoen gehiengoa garai honetan eraikiz, berrituz edota zabalduz. Esan bezala, Hallenkirche ereduaren hedapena emango da mende hauetan arrakasta handiko tipologia izanik. Halaber Gótico Vasco izendatu izan da arkitektura hau, eta honegatik izendapen honen baliogabetasuna ere nabarmenduko da. Prozesu guzti honen adibide moduan, Donostiako San Bizente (1507-1574), Hondarribiko Jasokundeko Andre Maria (1474-1549) eta Bergarako Santa Marina Oxirondokoa ( 1542-1607) aztertuko dira, Gotiko Berantiarraren irudi direnak eta ez Gótico Vasco edo Berpizkundekoak, orain arte aztertu eta sailkatu izan diren moduan.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka