Atzerritarrentzako errusieraren irakaskuntza. Mugimenduzko aditz iragankorrak
View/ Open
Date
2018-12-03Author
Diez Fernandez, Lorea
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu amaierako lan honetan, errusiera atzerriko hizkuntza gisa irakasten duenaren lekuan jarri eta gramatikaren atal zehatz bat landuko da, mugimenduzko aditz iragankorrak, hain zuzen ere. Bi atal nagusitan bananduko da lana. Lehenengoan, mugimenduzko aditz iragankorren azalpen teorikoa egingo da, hauen deskribapena eta ikasleek dauzkaten zailtasunak landuko dira. Horretarako, fenomeno gramatikal hau sakon aztertuko da: errusiar aditzaren osaketatik hasita, mugimenduzko aditzen osaketa landuko da ondoren, mugimenduzko aditz iragankorren azterketara eta berezitasunetara iritsi arte. Bigarren atalean, jada errusiera irakasteko dagoen materiala aztertuko da eta mugimenduzko aditz iragankorrak ikasleari nola eskaintzen zaizkion ikertuko da. Maila desberdinak kontuan hartuko dira, eta liburu ezberdinak alderatuko dira: eskuliburu orokorrak, eskuliburu espezifikoak eta gramatika praktikoak. Material honetan nik hautatutako gramatika aspektua nola irakatsi den aztertuko da: materiala egokia den, maila bakoitzean nola irakatsi den, zein eratako ariketak eta azalpen dauden, nola egin zaien aurre ikasleen zailtasunei… Azkenik, azterketa horretan oinarrituta, gramatika aspektu zehatz horren irakaskuntzari dagozkion ondorioak aterako dira.