Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía Ibaibarriaga, Naroaes
dc.contributor.authorHidalgo Masa, Jagobaes
dc.contributor.otherF. LETRASes
dc.contributor.otherLETREN F.eus
dc.date.accessioned2018-12-03T17:52:57Z
dc.date.available2018-12-03T17:52:57Z
dc.date.issued2018-12-03
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/30043
dc.description.abstractIkerketa honen helburua Araba eta Bizkaiko Burdin Aroko herrixka gotortuak alderatzea izango da. Kontuan hartu behar da, Burdin Aroan herrixken ezaugarrien berrantolaketa edo aldaketa eman zela nekazaritzaren aurrerapenak sustatua, beste faktore batzuen artean. Azalpen sozioekonomikoetatik at, teoria ugari garatu dira faktore horiek azaltzeko asmoarekin; aipagarriak dira, berrantolaketa hori Europa erdialdeko taldeen (zeltak oro har) migrazioekin lotzen dutenak. Herrixken egokitzapen horren ezaugarri nagusia herrixkak gotortzeko joera izango da. Bigarren mailako ezaugarritzat jo daiteke herrixken kokagunea, gehiengoa mendietan kokatzen baita (zenbait salbuespen daude, La Hoya adibidez). Horrenbestez, Burdin Aroan aldatu edo egokituko ziren aztarnategien ezaugarri horiek ikertuko dira, bereziki hauek Burdin Aroan izan zuten bilakaera. Lurralde historiko hauek aukeratu dira bi ingurugirotan (atlantiarra eta mediterranearra) kokatzen diren probintziak diren heinean, ondorengo galderarei erantzuteko asmoz: geografiak eragina izan zezakeen herrixka gotortuetan, bi bilakaera ezberdin sortuz Araban eta Bizkaian? Edo bestalde, beste ezaugarri batzuk medio, herrixka gotortuen ezaugarrien bilakaera antzerakoa izan zen? Bigarren mailako helburu gisa, Bizkaiko bilakaeraren argi ilunak zertxobait argitzea bilatzen da Arabarekin konparatuz, zeinak Burdin Aroaren inguruan EAEren barnean datu kopuru dezente dituen. Lanean ikusiko denez, datuen falta handia dago kasu askotan ezaugarriak zehazteko. Horregatik, datu berrien esperoan, indusketetan lortutako informazioan zentratuko da lana. Datu falta kasu askotan historiografiak berak eragin du zuzenean, Protohistoria Historiaurrea eta aldi historikoaren artean geratzen den heinean, bi aldien ikerlariak alde batera utzi dute eta, oro har. Hala ere, gero eta ikerlari gehiagok dute Burdin Aroa ikergai. Bizkaian datu falta hori kuantitatiboki esanguratsuagoa izango da herrixka gotortu gutxiago aurkitu direlako, baina aurkitutako batzuetan (Arrolako kastroa adibide) Arabako zenbait herrixka gotortuetan (Urisolo edo Portillako gaztelua aztarnategiak adibidez) baino informazio gehiago aurkitu da. Araba eta Bizkaiko herrixka gotortuen konparaketa hau bi elementuetan oinarrituko da: babes egituretan eta etxoletan. Bi aztergaiak Arabako hamabost herrixka gotortutan eta Bizkaiko zazpi herrixka gotortutan aztertuko dira. Horrela, alderaketa eta ondorioak ateratzea posible egingo da.eus
dc.language.isoeus
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccessen
dc.titleBurdin Aroko herrixka gotortuen bilakaera Araban eta Bizkaianeus
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-30T07:32:34Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, el autores
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes
dc.contributor.degreeHistoriako Graduaeus
dc.identifier.gaurregister86243-765118-09
dc.identifier.gaurassign68820-765118


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record