UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

EBAZ arauen gaur egungo erabilera

Thumbnail
View/Open
TFG_Leturiaga.pdf (454.4Kb)
Date
2018-12-03
Author
Leturiaga Angoitia, Olatz
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/30057
Abstract
Hurrengo lerroetan EBAZ (Euskara Batuaren Ahoskera Zaindua) arauen gaur egungo erabilera aztertuko da, Euskal Telebistako Gaur Egun albistegietako hiru saio oinarri hartuta. Lanaren lehendabiziko atala teorikoagoa izango da eta bigarrena aldiz, aplikatuagoa, datu enpirikoetan oinarrituagoa. Hasteko, Batua sortu zen garaiko testuinguru sozio-politiko kulturalaren berri emango da, ikusiko dugun moduan, orduko gertakari politiko eta ideologikoek garrantzi handia izan baitzuten euskara estandarraren inguruko eztabaidan. Hainbat izan ziren garai hartako euskararen egoeraz kezkatuta euskararen batasunaren alde lanean jardun zutenak; horien artean ezinbestekoa izan zen, besteak beste, Txillardegik eta Mitxelenak egindako lana. 1968ko Arantzazuko Biltzarrean euskara estandarraren idatzizko arauak ezarri ziren; ahoskerari, ordea, ez zitzaion garrantzi handiegirik eman. Denborarekin, ahoskeraren garrantziaz ohartu eta, 1993an, Euskaltzaindiaren Ahoskera Batzordea sortu zuten; 1994an, ahoskera arautzeko lehen arautze proposamena egin zen, nahiz eta EBAZ arauak 1998 arte ez ziren argitaratu. Ahoskera arautzea ez zen lan erraza izan, galdera eta zalantza ugari sortu baitziren: hizkera mailak bereizi beharra ikusi zen eta, hizkera maila horien artean, hizkera zaindua zer den eta noiz erabili behar den zehaztu beharra zegoen; baita hizkera zaindua nola arautu, hots, arauak nola adierazi ere. Horren berri eman ondoren, 1998an ezarritako arauak aurkeztuko dira, arau horietan oinarrituta egin baita corpusaren azterketa. Atal aplikatua deitu dioguna corpusaren azterketarekin hasten da. Lehendabizi, corpusean bildutako datuak bere horretan aurkeztuko dira, arauen eremuko adibideak bilduz; hizkera zaindurako arauen arabera ahoskatu diren hitzak jaso dira, baita arauak betetzen ez dituztenak ere, halakorik egon den kasuan. Ondoren, datu horien analisia egin da, hiru esatariren ahoskerak alderatuz. Esatari batetik bestera aldakortasuna ikusi da arau bakoitzaren betetze mailari dagokionean, baita esatari bakoitzaren kasuan, arau batetik bestera ez ezik, arau bakoitzari dagokionean ere. Corpusean bildu diren maileguekiko jokabidearen interesa dela eta, maileguen ahoskeraren azterketari aparteko atal bat eskaini zaio; atal honetan, esatariek maileguak ahoskatzerakoan, hizkuntza emailearen ahoskerari eutsi dieten edo hizkuntza hartzailearen fonologiara moldatu dituzten aztertu da. Bereizkuntza horretarako, adaptazio eta adopzio terminoak erabili dira. Ondorioetara iritsi aurretik, gaur egun ahoskerari ematen zaion garrantziaz hausnartu da, irakurlea gogoetara bultzatzeko asmoarekin. Azkenik, lanean ateratako ondorio nagusiak zein diren esango da, irakaskuntzak arauen erabileran eta hedapenean duen garrantzia azpimarratzearekin batera.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka