UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

"La Noche de los Lápices" (1986): Argentinako diktadurako gazteria eta desagertuak zinearen bitartez

Thumbnail
View/Open
GrAL_Orgaz.pdf (341.5Kb)
Date
2018-12-03
Author
Orgaz Velasco, Ainara
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/30101
Abstract
Ikerkuntzaren helmuga Argentinako 1976-1983. urteetako diktadura garaia jorratzea zen. Zehazki, estatu terrorismoak sortuko zituen ‘desagertuen’ eta gazteriaren arteko harremana landu ahal izatea. Baina ikergaia oso zabala denez, bi gai horiek tratatzen eta antzezten dituen “La Noche de los Lápices” argentinar filmaren bitartez garatuko dira. Hortaz, lanaren helburua benetako gertaera historikoak tratatzen dituen pelikula baliatuta, Argentinako Berrantolaketa Prozesu Nazionalean (diktadura) burutuko ziren Arkatz Hautsien Gaueko (1976ko irailaren 16a) gertaerak azaltzea izango da, aipaturiko bi gai nagusi horietan arreta berezia jarriz. Lehendabizi, obra bere testuinguru politikoan kokatuko da, lantzen dituen gertaeren aurrekari politikoak eta diktaduraren amaierako urteak zein estreinu garaiko testuingurua (jada Argentinan demokrazia ezarria zela) aurkeztuz. Atal horretan, diktadura baino lehenagoko gobernu aldaketak azalduko dira, hein handi batean 70. hamarkadan zentratuz. Ondoren, pelikularen analisia eskainiko da, narrazioaren laburpena eta errealitatea hobekien irudikatzen duten eszenen ikerketa eginez; jarraian, zuzendaria, filmari buruzko datu orokorrak eta herrialdean izandako eragina aurkeztuko direlarik. Behin marko politikoa eta filmaren azterketa eskainirik, begirada urte horietako gazterian eta militantzia politikoan jarriko da. Horretarako, batez ere 60. eta 70. hamarkadetan, gazteengan oihartzun eta eragin handia lortuz nagusituko ziren adierazpen kulturalez, mugimenduez, joerez eta talde gerrileroez hitz egingo da. Izan ere, momentuko bizitzak eta tentsio politikoak markatuta, errealitateari aurre egiteko bide desberdinak zabalduko ziren gazteen artean. Egoera horrek, bai filmeko protagonistek bai beste gazte askok ondorengo urteetako diktaduraren errepresioa jasan izana ulertzea ahalbidetuko du. Hurrengo pasartean, desagertuen auzia jorratuko da, gobernuak erabilitako metodologiaz gain, krimen horien aurka agertuko ziren ahotsen inguruan arituko da lana. Ostean, ondorengo urteetan, demokrazia ezarrita zegoelarik, gizateriaren aurkako krimen horiek izan zituzten epaiketak aurkeztuko dira. Idazlanaren edukiari amaiera emateko, ondorioak aurkeztuko dira. Azkeneko atal horretan, filmaren balorazioa eta iritzi kritikoa eskainiko dira, kontakizunaren egiazkotasuna, baliagarritasuna eta zilegitasuna kontuan hartuko direla. Horrez gain, lana egiterako orduan erabilitako iturri bibliografikoak eskuragarri izango dira amaieran.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka