Lourdes Oñederraren eleberrigintza eta genero ikuspegia
View/ Open
Date
2018-12-03Author
Mateo Baranguan, Maria
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honen helburua Lourdes Oñederraren Eta emakumeari sugeak esan zion (1999) eta Intemperies. Babes bila (2013) eleberriak genero perspektiba batetik aztertzea da, eta bien arteko irakurketa konparatua egitea. Amaieran, azterketetatik ateratako zenbait ondorio azalduko dira.
Horretarako, lehenik eta behin emakumeek idatziriko euskal literaturaren gaineko sarrera bat aurkeztuko dugu, aurretik gai hau jorratu duten lanen inguruko berrikuspen labur bat eginez. Sarreraren ostean bi eleberriak genero perspektiba batetik aztertu ahal izateko oinarri izan dugun Lasarteren Pertsonaia protagonista femeninoen ezaugarriak eta bilakaera euskal narratiba garaikidean (2011) tesiaren ekarpen nagusiak azalduko ditugu, lan honen helburuak eta nondik norakoak zehazte aldera. Horrela, literaturan emakume protagonista berriaren eraikuntzan gailentzen diren bost aztergaien aurkezpena egingo da: memoria eta modus autobiografikoa, genero indarkeria, amatasunaren gaineko diskurtsoak, emakumea eta nazioa eta sexua eta generoaren berridazketa: polizia eleberrien kasua dutena. Hauen artean batzuk ondoren landuko diren bi eleberrien azterketan oinarri izango direnez gero, ezinbestekoa da bakoitzaren funtzioa labur bada ere zehaztea.
Ondoren Eta emakumeari sugeak esan zion eleberriaren azterketari helduko diogu, lau ikerlerro oinarri izanik. Ikerlerro horietatik hiru aurretik azaldutakoak izango dira: memoria eta modus autobiografikoa, amatasunaren gaineko diskurtsoak eta emakumea eta nazioa, amatasunaren aztergaia gai zentrala izango delarik. Gainera, Oñederraren eleberrigintzan nabarmentzekoa den hizkuntzaren erabilera ere kontuan izango dugu. Ikerketa aurrera eramateko, halaber, eleberri honen gainean burutu diren bestelako autoreen ekarpenak ere aintzat izango ditugu. Jarraian Intemperies. Babes bila eleberriaren azterketa egingo dugu, aurreko azterketak landutako ikerlerro berak jarraituz.
Eleberriak banaka aztertu ondoren, bi eleberriek eta bi nobelen emakume protagonistek partekatzen dituzten aztergaien antzekotasunei helduko diegu. Horien artean Lasartek azalduriko emakume berriaren irudia sortzeko garrantzitsuak diren memoria eta modus autobiografikoaren erabilera, amatasunaren gaineko diskurtsoa edota nazioaren gaia gailenduko dira; eta baita hizkuntzaren erabilerak bi eleberrietan bereganatzen duen garrantzia ere.