UPV-EHU ADDI
  • Back
    • English
    • español
    • Basque
  • Login
  • English 
    • English
    • español
    • Basque
  • FAQ
View Item 
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
  •   ADDI
  • DOCENCIA
  • Facultad de Letras
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras
  • View Item
JavaScript is disabled for your browser. Some features of this site may not work without it.

Pilotalekuak eta frontoiak: Gure hiri eta herrien erreferentzia baten eboluzioa

Thumbnail
View/Open
TFG_Ibarzabal.pdf (2.586Mb)
Date
2018-12-04
Author
Ibarzabal Laca, Gonzalo
Metadata
Show full item record
  Estadisticas en RECOLECTA
(LA Referencia)

URI
http://hdl.handle.net/10810/30148
Abstract
Arkeologiaren bidez gure inguruan dugun egitura arkitektoniko bat “biluztea” izango da lan honen helburua. Frontoia betidanik kontaktuan izan dugun elementu isila da. Euskara eta folklorea bezala, euskal kultura eta Euskal Herriarekin lotzen dugu. Berdin dio haur, heldu, pobre, aberats, nekazari, errege, emakume edo gizon, pilota herriaren jokoa izango da, inolako bereizketarik egin gabe. Bere loraldia XX. mendean izan zuen, euskal diasporak bost kontinenteetan zehar hedatzean. Joko izatetik kirol profesionalizatu izatera pasatu zenean. Baina baita ere, frontoia “profesionalizatuko” zen. Honen adibide izango ziren denboran zehar izandako eraldaketa prozesu desberdinak, egun, era jarrai batean ematen ari direnak. Pilota jokoaren barruan, modalitate anitzekoak aurki ditzakegu: esku, zesta, pala, frontenis, … Ez gara larregi sakonduko estilo bakoitzean, alde batetik, informazio ugari dagoelako eta bestetik, gaiaren haria galtzeko arriskua aurki dezakegulako. Lan honetan frontoia eta bere inguruaren azterketara bideratuko dugu, gizartearen elementu zentral bezala eta denboran zehar paisaian zein egitura propioan jasandako eraldaketan, euskal gizartean rol bereizgarri eta “isila” jokatuz mendeetan zehar. Horretarako kanpoko eta barneko frontoiaren faktoreak aztertuko ditugu. Konturatuko gara uste baino harreman estuagoa dagoela tokian tokiko herriko ekonomian, erlijioan, politikan eta kulturarekin. Eta ez “opio” gisa askok uste duten moduan, aisialdirako tresna bat balitz moduan herri xehea entretenitzeko eta apustuak egiteko. Erabilitako metodologiari dagokionez, miaketa arkeologikoaren prozedura batzuk maneiatu ditugu. Adibidez, frontoi bakoitza UT (Unitate Topografiko) bezala identifikatuz edo espazio desberdinak geolokalizatuz, kanpoko faktoreak aztertzeko eta, oro har, informazio era arkeologiko batean antolatzeko nahian.Tamalez, nahiz eta pilota genero maskulinoarekin erlazionatu, lan honen bidez ikusiko dugu nola emakume erraketistak aitzindariak izan zirela emakume kirolari profesionalen artean. Frontoia bezain isilak, haiek egindako borroka ez da galduko. Haien pausoak jarraituko ditugu eta azken urteetan egindako ekintzei esker, ahaleginduko gara emakumezko kirolari profesionalaren aurreko aldi loriatsuenetara bueltatzea. Amaierako konklusioei dagokionez, frontoiaren eta pilota jokoaren gainbehera edo protagonismo falta horren galera azaltzen saiatuko naiz. Horretarako, XX. mendean Amerikan gertatutako prozesua eta gaur egun ematen ari dena argudiatuko dut era kritiko batean.
Collections
  • Recolecta
  • Trabajos Académicos-Facultad de Letras

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka
 

 

Browse

All of ADDICommunities & CollectionsBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)SubjectsThis CollectionBy Issue DateAuthorsTitlesDepartamentos (cas.)Departamentos (eus.)Subjects

My Account

Login

Statistics

View Usage Statistics

DSpace 6.4 software copyright © -2023  DuraSpace
OpenAIRE
EHU Bilbioteka