Iturri bilgailudun iturri ohantze konikoen ikerketa hidrodinamikoa material ezberdinen tratamendurako
Laburpena
[EUS] Lan honen helburua, barne gailu ezberdinak dituen konfigurazio ezberdinetako iturri ohantze konikoen portaera hidrodinamikoaren azterketa burutzea da. Iturri bilgailua izeneko gailuak, iturkuntzarako zailak diren materialekin operazio egonkorra ahalbidetzen du, eta arrastearen ondorioz ematen den ohantzeko
partikula finen galera ekiditen du. Lan honetan partikula irregularren portaera ikertu nahi denez,
saiakuntzetan erabilitako materiala partikula fin moduan zerrautsa izan da. Zerrautsaz gain, beirazko bolak erabili dira partikula lodi moduan. Ikerketa honetan, konfigurazio ezberdinak erabiliz (erdiko hodi ezberdinak eta erdiko hodirik gabe) ematen den partikula finen arrastea aztertu da. Azterketa hau, partikula lodi eta finen
nahasteekin lan egitean, operazioko aire emari altuengatik ohantzea osatzen duten partikulak arrastatuak izaten direlako burutu da. Honek, garrantzi handia du batez ere arrastatu edo galtzen diren partikulak,
katalizatzaileak bezalako material garestiak direnean. Horretarako,ikerketa taldean diseinatu eta patentatu den
iturri bilgailua erabiliz eta gailurik gabe esperimentuak egin dira, haien arteko konparaketa burutuz. Iturri bilgailua erabiliz, finen arrastea ekiditeaz gain, iturria egonkortzen da, gas-solido ukipena areagotuz eta hortaz,
materia transferentzia hobetuz. Honetaz gain, barne hodi ezberdineko (hodi solidoa eta irekiduradun hodia) eta hodirik gabeko sistemak aztertu dira, sistema mota bakoitzak finen arrastean nola eragiten duen
ezagutzeko.Arraste ikerketa hauetan , ondorengo aldagaiak neurtu dira: arraste portzentaia, operazio emari
masikoa (Q), partikulek ziklo bat egiteko behar duten denbora maximoa (tcmax), eta karga galera egonko
rraren (ΔP). Ondoren, arraste saiakuntzen eboluzioa aztertu da denborarekin, arrastea kualitatiboki
aztertzeko. Azkenik, zerrautsa erabiliz lortutako arraste bilakaerak, ogi arrailatua erabiliz lortutakoekin konparatu dira. Horrela, arrastearen eragina sakonago aztertu da material ezberdinak erabiltzerakoan.