Emergentzietako pre-notifikazioaren eragina iktusaren tratamendu eta ondorioetan
Abstract
[EUS] Azken urteotan tratamendu akutuaren aldetik iraultza garrantzitsua bizi izan duen prebalentzia handiko patologia da iktusa. Horrela, errekanalizaziorako tratamenduak erabili ahal izateko (beti ere emaitzak hobetzera bideratuta) denborak duen garrantzia ikusita, DUO-eko neurologia zerbitzuak Gipuzkoako emergentzia medikoko zerbitzuarekin adostuta, 2016.urteko ekainaren amaieran EPN jarri zuen martxan. EPN ezartzeaz geroztik bere erabilera zein izan den eta honek Gipuzkoa mailan iktusaren arreta denbora ezberdinetan izan duen eragina aztertu nahian planteatutako ikerketa da honako hau