Garai aurreko jaioberri berantiarren morbilitatea
Abstract
[EUS] Jaioberri goiztiarrak haurdunaldiaren 37. astea baino lehen jaiotakoak dira. Horien artean, Garai Aurreko Jaioberri Berantiarrak (GAJB) aurkitzen dira, 34+0 eta 36+6 aste bitartean jaiotakoak. Duela gutxi arte, epeko jaioberrien ezaugarriak zituztela uste bazen ere, hainbat ikerketek, morbilitate espezifikoa duten jaioberrien talde berezia osatzen dutela diote. Lan honen helburua, Donostiako Ospitalean jaiotako GAJBen morbilitatea aztertzea izan da. Horretarako kohorte ikerketa erretrospektibo deskribatzailea diseinatu da, non 2015. urtean Donostiako Ospitalean jaiotako GAJBen historia klinikoak aztertu diren; faktore ginekologiko, obstetriko, perinatal eta aurkeztutako asaldurak jasoz. Lan honen bitartez GAJBek morbilitate espezifikoa agertzen dutela ikusi da, nahiz eta maiztasuna baxua izan.