Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasuna: epe luzerako pronostikoa. Gaixoberritze eta gaiztotze arriskua.
Ikusi/ Ireki
Data
2019-01-18Egilea
Ibarguren Esnal, Eneritz
Laburpena
[EUS] Immunoglobulina G4-rekin erlazionaturiko gaixotasuna (IgG4-EG) duela gutxi deskribatutako eritasuna da. IgG4-EGren bereizgarri dira serumeko IgG4 kontzentrazioaren igoera, infiltratu linfoplasmatikoa, fibrosi estoriformea eta flebitis obliteratzailea. Gaixotasun honek organo bat baino gehiago erasan ditzake, pankrea ohikoena izanik. Gero eta onespen gehiago duen arren, gaixotasun hau duten pazienteen kopurua ezezaguna da. Pazienteen gehiengoak glukokortikoideekiko erantzun ona du, gaixotasunaren ezaugarri dena.
62 urteko gizon baten kasua deskribatzen da, pankreatitis autoimmunea eta gibel masa dituena. Glukokortikoideekin tratatu zen eta erantzun ona izan zuen. Errebisio honen xedea IgG4-EGren pronostikoa argitzea da, gaixoberritze eta gaiztotzeei lotuta.