Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía González, Iera
dc.contributor.authorLarrañaga Azpiazu, Miren
dc.contributor.otherF. MEDICINA Y ODONTOLOGIA
dc.contributor.otherMEDIKUNTZA ETA ODONTOLOGIA F.
dc.date.accessioned2019-01-21T16:06:28Z
dc.date.available2019-01-21T16:06:28Z
dc.date.issued2019-01-21
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/31084
dc.description.abstract[EUS] Aurrekariak: goiko trapezioko trigger point-ek eragindako lepoko min miofaszialaren prebalentzia altua da egungo gizartean, batez ere, ordenagailu aurrean ordu asko lan egiten duen jendearengan. Arrazoi patofisiologikoak aurkitu ez diren arren, emakumeen artean prebalentzia altuagoa du. Azken urteotan min miofasziala tratatzeko arrakasta handia irabazi du puntzio lehorrak. Helburua: berrikusketa bibliografiko honen helburua puntzio lehorraren eraginkortasuna aztertzea da goiko trapezioko trigger point-ek eragindako lepoko min miofasziala duten emakumeetan. Batez ere, mina eta Pressure Pain Threshold edo presio minaren atalasea (PPT) aldagaietan duen eragina aztertzea. Materiala eta metodoak: 2017ko irailetik urte bereko abendura bitartean bilaketa estrategia egin da PubMed, Cochrane Library, PEDro (Physiotherapy Evidence Database) eta Science Direct datu base elektronikoetan. Goiko trapezioko trigger point-ek eragindako lepoko min miofaszialdun emakumeak, tratamendu bezala puntzio lehorra jaso dutenak eta mina, PPT, ROM, funtzionalitatea, indar maximoa, nerbio sistema sinpatikoaren erantzuna eta elektromiografia aktibitatea neurtzen dituzten artikuluak barneratu dira. Ondoren, PEDro kalitate eskala pasatu zaie. Emaitzak: guztira, sei artikuluk bete dituzte barneratze irizpideak. Ikerketa guztiek minaren jaitsierak azaldu zituzten, baina emaitza adierazgarriagoak lortu ziren epe ertainera, puntzio osteko minaren ondorioz. Gainerako aldagaiekin gauza bera gertatu zen. Orokorrean, puntzio lehorra beste tratamendu teknika batekin bateratuta emaitza adierazgarriagoak lortu ziren. Ondorioak: trapezioko trigger point-ek eragindako lepoko min miofaszialean, puntzio lehorraren eraginkortasuna azaltzen duen ebidentzia zientifikoa eskasa da. Epe ertainera mina eta PPT aldagaietan emaitza adierazgarriak dituen arren, ez da ikusi epe luzera onurak mantentzen direnik. Ez litzateke era isolatuan erabili behar, tratamendu teknika osagarri bat bezala baizik. Etorkizunera begira, ikerketa homogeneo gehiagoren beharra dago. Hitz gakoak: dry needling; myofascial trigger point; myofascial pain syndrome; neck pain; trapezius; female; women. Euskara.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.rights.urihttp://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/es/
dc.subjectpunciónes_ES
dc.subjectdolor miosfacial de cuello
dc.subjecttrapecio
dc.subjectpuntzio
dc.subjectlepoko min miofasziala
dc.subjecttrapezio
dc.titlePuntzio lehorraren eraginkortasuna goiko trapezioak eragindako lepoko min miofasziala duten emakumeetan. 2012 eta 2017 arteko berrikusketa bibliografikoaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-03T09:52:52Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holderAtribución-CompartirIgual (cc by-sa)
dc.contributor.degreeGrado en Fisioterapiaes_ES
dc.identifier.gaurassign65624-768104


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record

Atribución-CompartirIgual (cc by-sa)
Except where otherwise noted, this item's license is described as Atribución-CompartirIgual (cc by-sa)