Izatezko bikoteen ondarezko ondorioen eraentza juridikoa Europan: 2016/1104 erreglamendua
Fecha
2018-07-09Autor
Cueva Martín, Nahia
Metadatos
Mostrar el registro completo del ítemResumen
Lan honen helburua, izatezko bikoteen eraentza ekonomikoa aztertzea da. Horretarako oinarri hartuko dugun araudia, batez ere, hurrengoa izango da: Europar Batasunaren (EB) 2016/1104 Erreglamendua, 2016ko ekainaren 24koa, izatezko bikoteen ondarezko ondorioei buruzkoa, eskuduntzaren, ezargarri den legearen eta ebazpenen aintzatespen eta betearazpenaren eremuetan kooperazio indartua ezartzen duena1.
Gaur egun, geroz eta ugariagoak dira ezkontzatik at bizikidetza harreman bat duten bikoteak, eta geroz eta ohikoagoak ere, nazioarteko elementuak dituzten bikoteak.