Aldi preanalitikoan hobekuntzak lortzeko OSI Donostialdearen (Osakidetza) eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen arteko kolaborazio proiektua
View/ Open
Date
2019-04-15Author
Zumarraga San Miguel, Mireia
Metadata
Show full item recordAbstract
XX. mendeko azken 50 urteetan laborategi kliniko esparruan burutzen diren frogen kantitatea handitu da. Gaur egun, diagnostikoen %80-90a laborategiko frogen ondorio dira, beraz argi dago hauetan emandako akatsek pazientearen ongizatearen gainean eragina izango duela.
Gaur egun, laborategiko klinikoko prozesua bost etapa edo alditan banatzen da: pre-preanalitika, preanalitika, analitika, postanalitika eta post-postanalitika. Akats gehien ematen den aldia, aldi preanalitikoa da, non erizainak erantzukizun handia duen.
Aldi honetako akatsak gutxitzeko OSI (Osasun Sistema Integratua) Donostialdeak 2017ko uztailean proiektu bat jarri zuen martxan. Proiektu honetan OSI Donostialdeako bost leku desberdinetan auditoria klinikoak burutu ziren odol laginaren erauzketan eman zitezkeen akatsak eta berritu zein hobetu beharreko ohiturak identifikatzeko asmotan. Saio honetan lortutako emaitzen ostean, leku gehiagotan eta talde multidisziplinar baten bitartez auditoria kliniko gehiago egingo zirela erabaki zen, 2017ko urri- azaro bitartean proiektuarekin jarraitzea deliberatuz. Medikuntza eta Erizaintzako Fakultatearen eta OSI Donostialdearen kolaborazioaren bitartez erizaintzako 4.mailako ikasleak hartuko du parte proiektuaren talde multidisziplinarrean, lan honen helburua honakoa izanez: Preanalitika aldian hobekuntzak lortzeko eta akatsak gutxitzeko proiektuan, erizaintzako 4.mailako ikasleak parte-hartzea.
Talde honetan ikasleak burututako parte-hartzearen ekintzak hiru taldetan banatu dira: antolakuntza bilerak, difusio jarduerak eta ebaluazio jarduerak. Guztira ikasleak 16 jardueretan parte hartu du. Proiektuari amaiera emateko auditoria klinikoak amaitu ostean, datuak erregistratzea eta emaitzen interpretazioa burutzea geratuko litzateke, emaitzen arabera hezkuntza plana adostuz.
Nahiz eta horrelako proiektu baten antolaketa zaila izan, pazientearen segurtasunaren eta profesionalen esperientziaren hazkuntza ahalbidetzen da, diziplina ugariko profesionalen talde lanaren bitartez ikuspegi holistikoa lortzen baita.