Show simple item record

dc.contributor.advisorUranga Iturrioz, María José
dc.contributor.authorHerrero Legaria, Amaia
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2019-04-15T14:56:45Z
dc.date.available2019-04-15T14:56:45Z
dc.date.issued2019-04-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/32478
dc.description.abstractGaruneko Istripu Baskularra (GIB) odol-irrigazioaren alterazioak eragindako gaixotasun kronikoa da eta ezgaitasun neurologikoa eragiten du. Bat-batean agertzen den gaixotasuna denez, gaixotasuna izan duen pertsona eta familia ez daude prestatuta egoera berriari aurre egiteko. GIBk eragiten duen bizi-aldaketak gaixotasuna izan duen pertsonaren eta bere familiaren bizi-kalitatean eragiten du eta egoera horretara egokitzeko, erizainaren rola garrantzizkoa izango da. Helburu orokorra: GIB izan duen pertsonaren familian egoerak sortzen duen eragina azaltzea eta eskaini beharreko erizaintza-zainketak proposatzea, familiaren bizikalitatea ahalik eta gutxien murrizteko. Metodologia: lan hau errebisio sistematikoa da. PIO (Patient, Intervention, Outcomes) egitura zehaztu ondoren, deskriptoreak aukeratu dira bilaketa bibliografikoa egiteko, eta bilaketa datu-base ezberdinetan, web-orrietan eta UPV/EHUko fakultatean egin da. Guztira 25 erreferentzia bibliografiko erabili dira. Emaitzak: gaixotasunaren fase akutuaren ondoren, GIB izan duen pertsona etxera bueltatzen da bere burua zaintzeko muga eta zailtasun askorekin, eta egoera horretan, familiak zainketaren ardura hartzen du askotan. GIB izan duen pertsona zaintzea oso konplexua da (gaixotasunaren ondorioengatik) eta familiak bizitzen duen gainkarga pazientearen menpekotasun mailaren araberakoa izaten da. Era horretan, familiak estrategiak garatuko ditu egoerari aurre egiteko eta egoera berrira egokitzeko. Ebidentzian aurkitutako datuetatik abiatuta, familiaren balorazioa egin ostean, ager daitezkeen erizaintza-diagnostikoen, helburuen eta erizaintza-jardueren proposamena egin da. Eztabaida: familiak zainketaren ardura maitasunagatik eta lotura moralagatik hartzen du, baina zenbaitetan, betebehar bezala ere bizitzen du. Familiak bizitzen duen gainkargaren ondorioz, familiaren bizi-kalitatea prozesuaren hasieran murriztu daiteke eta denborarekin hobetu, ala epe luzera baxua izaten jarrai dezake, kasuaren arabera. Ondorioak: GIBk eragiten duen egoera berriaren aurrean, faktore desberdinek (gainkarga, prestakuntza eza, besteak beste) eragiten dute GIB izan duen pertsonaren familiaren bizi-kalitatean. Erizaintza-zainketekin faktore horietan eragin daiteke eta familiaren bizi-kalitatea ahalik eta gutxien murriztea lor daiteke.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleGaruneko Istripu Baskularra (GIB) izan duen pertsonaren familiak bizi dituen aldaketak eta behar dituen zainketakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-07T08:17:21Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autora
dc.identifier.gaurassign68470-763687


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record