Show simple item record

dc.contributor.advisorLacalle Prieto, Jaione ORCID
dc.contributor.authorOrmazabal Arizcorreta, Maddi
dc.contributor.otherE.U. ENFERMERIA -SAN SEBASTIAN
dc.contributor.otherDONOSTIAKO ERIZAINTZAKO U.E.
dc.date.accessioned2019-04-15T15:01:00Z
dc.date.available2019-04-15T15:01:00Z
dc.date.issued2019-04-15
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/32480
dc.description.abstractGertuko pertsona bat hiltzean, dolu izeneko prozesua bizitzen du gizakiak. Egungo gizartean heriotza aldentzeko joerak, sarritan haurrak nahiz gurasoak heriotzaren aurrean estrategia gabe topatzea eragiten du, ondorioz profesional ezberdinen laguntza behar izanez. Helburua: Gertuko pertsona baten heriotza izan duten haurren doluaren ezaugarriak zehaztu eta honakoei laguntzeko irizpideak ezartzea. Metodologia: PIO estruktura jarraituz eta datu-iturriak erabiliz burututako errebisio bibliografikoa da. Guztira 34 dokumentu erabili dira, bilaketak Pubmed, Biblioteca Virtual en Salud, Cochrane, Cuiden eta Dialnet datu baseetan; 2 web-orritan; NNN consult plataforman eta 2 liburutan burutuz. Horrez gain, hautatutako artikuluen bibliografiatik bigarren mailako bilaketa burutu da. Oinarrizko 3 deskriptore erabili dira eta barneratze/kanporatze irizpideak ezarri dira emaitza zehatzagoak lortzeko. Emaitzak: Doluaren ezaugarriei dagokienez, haurren eta helduen doluak hainbat ezberdintasun dituzte, esanguratsuena bien arteko ulerkortasun-maila izanik. Heriotza baten ondorio, haurren alderdi biopsikosozialean aldaketak eman ohi dira eta haurrek 3 fasez (protesta, etsipena eta onarpena) osatutako prozesua bizitzen dute. Heriotzaren ezaugarriek haurrek mota ezberdinetako dolu prozesua bizitzea eragingo dute, sailkapen ohikoena dolu arruntarena eta konplexuarena izanik. Bestalde, doluan dauden haurrei 3 estamentuk (gurasoek, irakasleek eta erizainek) hainbat interbentzio burutu beharko dizkiete. Gurasoek, haurra informatu, sentimenduak azaltzeko aukera eman eta segurtasuna eskaini behar dizkiete haurrei. Irakasleei dagokienez, heriotza bizi berri duten haurrek izan ditzaketen jokabide ohikoenen berri izan behar dute eta jokabide hauei erantzuna emateko eta haurrei laguntzeko gai izan behar dira. Azkenik, erizain interbentzioetan zentratuz, haurrei nahiz gurasoei argibideak eman behar dizkiete dolu prozesuaren ebazpena egokia izan dadin: informatzea, errituetan parte hartzeko aukera eskaintzea, emozioak azaltzeko giro irekia sortzea, hildakoarekin konexio sinbolikoa mantentzea, errutinak mantentzea eta doluaren erreakzioetara adi egotea. Ondorioak: Heriotzak haur baten alderdi biopsikosozialean du eragina eta galerak eragindako dolu prozesuan haurren beharrak asetzea ezinbestekoa da. Horretarako, funtsezkoa da haurraren gurasoak, irakasleak zein erizainak haurrei burutu beharreko interbentzioak zehaztuta egotea doluaren igarotea egokia izan dadin.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthaurrakes_ES
dc.subjectdolua
dc.subjecterizaintza
dc.titleHaurrak, heriotza eta doluaes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2018-05-07T08:24:25Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2018, la autora
dc.identifier.gaurassign68952-764217


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record