BCI sistema raspberry pi eta emotiv kaskoarekin
View/ Open
Date
2019-10-17Author
Erquicia García, Iñigo
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu amaierako lan honen funtsa, Brain-Computer Interface (BCI) sistema bat inplementatzea da. Garun jarduerarekin zerikusia duten seinaleak prozesatuko dira, buru-azalean ipintzen diren elektrodoei esker (EEG). Emotiv kaskoak eskaintzen dizkigun elektrodo hauekin, erabiltzailearen pentsamendu kontzienteari buruzko informazioa eskuratzea da helburua, eta datu hauek, beste gailu batean prozesatu ahal izatea. Emotiv kaskoa zuzenean konektatuko da Raspberry Pi gailu batekin eta honek, informazio hori prozesatu eta sistema bat jarriko da martxan, non seinalearen ezaugarriak erauzi ondoren, kanpo ekintza bat burutuko den, jasotako seinalearen araberakoa izango dena. Seinaleen eskuraketa eta prozesamendua, Python lengoaian garatuko da, eta estimuluek sortaraziko dituen uhin seinaleetatik ezaugarri erabilgarriak erauzteko, gaur egungo teknika erabilienetako batekin egingo da, Steady-State Visual Evoked Potential (SSVEP) izenekoa.