Ibilgailu baten transmisioaren kalkulu eta diseinua
Abstract
Laburpena: proiektu honen bidez Peugeot 208 GTi baten transmisioa kalkulatu eta diseinatu da. Mekanismo honen bidez motorrak sortutako potentzia gurpil eragileetara transmitituko da.
Motorra kotxearen aurrealdean kokatzen da zeharkako posizioan. Gainera, trakzioa aurreko gurpilek dutenez, mekanismoaren elementu guztiak ere kotxearen aurreko aldean kokatzen dira: enbragea, abiadura kaxa, eta diferentziala. Aipatzekoa da proiektu honetan ez direla diseinatzen (ezta aukeratzen) transmisioaren parte diren beste zenbait osagai (gurpiletara potentzia transmititzeaz arduratzen diren palierrak edota abiadura palanka eta sinkronizatzaileak lotzen dituzten hagaxkak, adibidez).