Isn´t It Romantic filmeko pertsonaien analisia begirada posfeministatik
Abstract
Lan honetan, 2019ko komedia erromantiko baten genero-rolak aztertu nahi izan ditugu, feminismoa argitasun berri bat bizitzen ari den garai hauetan (Gill, 2016) genero zinematografikoak izan duen moldaeraren jakinminak bultzatuta. Netflix plataformaren booma ikusita, bertan estreinatutako pelikula bat aukeratu dugu, Isn ́t It Romantic hain zuzen, komedia erromantikoa eta aldi berean honen satira dena. Lanaren helburu orokorra film honetako genero-errepresentazioak identifikatu, azaleratu eta sentsibilitate posfeminista erreferentziatzat hartuz eztabaidatzea da.