Furina, PCSK4 eta PCSK6 proprotein konbertasen adierazpenaren analisia Gopc -/- saguen barrabiletan
Abstract
[EUS] Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ernalezintasuna osasun arazo globala kontsideratzen du, ez soilik mundu mailako jaiotza-tasa murrizten ari delako, baizik eta seme-alabak izateko arazoak dituzten pertsonen osasun mentalean daukan eraginagatik ere. 2015. urtean egindako ikerketa baten arabera, mundu mailan 30 milioi gizon ernalezin daude, eta nahiz eta zaila izan bikote bakoitzaren ernalezintasunaren faktore eragilea identifikatzea, mundu mailan gutxi gora behera kasu erdiak gizonak eragindakoak dira.