Pentsamendu estatistikoa: ulermena eta ohiko akatsak
Ekaia N. Extra : 81-90 (2014)
Laburpena
Egungo gizartean, hezkuntza estatistikoa oso garrantzitsua da. Artikulu honek hainbat hausnarketa egingo ditu estatistika ikas-irakaskuntza errealitatearekin lotzeko beharraz. Horretarako, irakasle-eskola ikasleek dituzten kognizio-akats azterketa hartuko du abiapuntu. Izan ere, elkarrengandik urrun daude, eskolan ikasten den eta bizitzan erabiltzen denaren artean; horrela, Estatistikako kontzeptuak era algoritmikoan ikasten dira eta ondorioz lortutako ezagutzak ez dira esanguratsuak. Azkenik, behartuta egongo gara estatistika eguneroko arazoekin uztartzeko, hezkuntzaren metodologi aldaketaren proposamena egitera.