Antolakuntza eta kudeaketa paradigma berriak : ner estiloa eta ner Group erakundearen bilakaera eta gaur egungo egoera
View/ Open
Date
2020-02-05Author
Apellaniz Goienola, Oihane
Metadata
Show full item recordAbstract
Gradu Amaierako Lan honetan, azken hamarkadetan Enpresen Administrazio eta Kudeaketan eman diren paradigmen analisi teorikoa egin da.
Berraztertze bibliografiko honetan, Taylor, Ford eta Fayolen teoria klasikoak aztertu dira, Giza Harremanen Eskola barneko Parker Follet eta McGregorrek defendatzen zituzten teoriak aurkeztu dira eta Peters, Drucker eta Hammer eta Champy bezalako adituek teoria neoklasikoei egindako aportazioak nabarmendu dira. Ondoren, gaur egun Informazio eta Komunikazioaren Gizarteak Enpresen Administrazioan eta Kudeaketan izan duen eragina analizatu da.
Azkenik, paradigma berrienak aztertu dira, Euskal Herri mailan, ner (“nuevo estilo de relaciones”) eta bere praktika ner Group-en, eta Europan aldiz, Frederic Laloux-en proposamenak eta Corporate Rebel, zeinak etengabean elkar eragiten duten.
Azterlanarekin amaitzeko, metodologia kualitatiboa erabiliz, erreferentziazko pertsona ezberdinei galdera irekiak dituen elkarrizketa erdi egituratuak egin zaizkie: Koldo Saratxagari (ner ereduaren sortzaileari), Jabi Salcedori (gau egungo ner Group-eko kudeatzaileari), Pablo Aretxabalari (ner erakundeetan aurrera eramaten duen dinamizatzaileari), eta azkenik, Andres Lalanne Doktoreari (CLAEH-ko Errektorea (Uruguai) dena eta ner eredua ezagutzeko helburuarekin Euskal Herriko ner Groupen erakundeak bisitatu dituena). Guzti honen ondoren, lanean finkatutako helburuekin bat datozen analisi eta ondorioak aurkezten dira.