Enpresa baten balorazioa: Grupo Catalana Occidente Taldea
Ikusi/ Ireki
Data
2020-03-11Egilea
Ollacarizqueta Solana, Marta
Laburpena
Lan honen oinarrizko helburua Grupo Catalana Occidente taldearen balorazioa egitea izan da, 2018 urte amaieran. Horrela, talde honek duen benetako balioa estimatu ahal izan dut. Horretarako, Kutxa Fluxu Askearen metodoaz baliatu naiz.Gai hau aukeratzearen arrazoia edo motibazio nagusia gaiak berak graduan zehar landutako hainbat gai barneratzen dituela izan da. Nagusiki enpresaren balorazioa landu dudan arren, bai sektorea aztertzeko eta baita azterketa ekonomiko-finantzarioa egiteko aurretik landutako gai desberdinak berreskuratu ditut.Lana burutzeko erabili dudan metodologiari dagokionez, hasiera batean enpresaren ezaugarri nagusiak aztertu ditut eta baita kotizatzen duen ala ez ikusi. Horretarako nahikoa informazioa eskuragarri zegoen eta zein hizkuntzatan,aztertu dut.Behin informazio hori nuela, informazio ugari bereganatzen eta antolatzen joan naiz, amaieran balorazioa egin ahal izateko.