Euskal Herriko berrikuntza zentro kooperatiboen finantzaketa globalizazio garaian: IDEKO S.Coop-en kasua
View/ Open
Date
2020-03-11Author
Etxaniz Tesouro, Jon
Metadata
Show full item recordAbstract
Lan honen helburua, globalizazio garai honetan berrikuntzak eta ikerketa teknologikoak duten garrantzia aztertzeaz eta analizatzeaz gainera, ikerketa eta garapenera dedikatzen diren Euskal Herriko kooperatibak diren zentro teknologikoen finantzaketa iturriak aztertzea izango da. Izan ere, ikerketa zentro hauek irabazi gabeko enpresak izatean, kanpo finantzaketarekiko duten menpekotasuna handia da, lanean ikusiko dugun bezala.
Berrikuntza eta globalizazioaren arteko loturan, batak bestean izandako eraginak aztertu dira, eta zentro teknologikoak diren kooperatiba euskaldunek garai berri honetan jokaturiko papera modu hobe batean ulertzeko asmoz, gizarte-ekonomiaren inguruan ere hausnarketa bat egin da. Gainera, Mondragon Kooperatibaren barruan aztertu nahi den Ideko Kooperatiba non kokatzen den azaldu nahi izan da, nahiz eta ikuspuntu orokor batekin egin, korporazio konplexu bat delarik.
Finantzaketaren atalean, iturri ezberdinak aztertu dira, alde batetik, enpresa pribatuengandik jasotako finantzaketa azpimarratzen da, eta beste alde batetik, noski, administrazio publikoek emandakoa, kasu honetan, Gipuzkoan kokaturiko enpresa bat denez, Foru Aldunditik, Eusko Jaurlaritzatik, Espainiatik eta Europar Batasunetik lortuko dira kanpo finantzaketa horiek.
Honekin, kanpo-finantzaketak ikerkuntza eta garapenera bideraturiko enpresetan duen eragina aztertuko da, zenbait ratio eta adierazle mikroekonomiko analizatuz, hau guztiarekin ondorio orokor batzuetara iristeko asmoz, globalizazio garaiko berrikuntzarako finantzaketaren garrantzia aztertzeko.