Show simple item record

dc.contributor.advisorAguado Moralejo, Itziar
dc.contributor.authorDel Campo Echeverria, Josu
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-20T15:56:54Z
dc.date.available2020-05-20T15:56:54Z
dc.date.issued2020-05-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43301
dc.description30 p. : il. -- Bibliogr.: p. 28-30
dc.description.abstractBerriki, geroz eta hiri gehiagotan garatzen ari den turistifikazio prozesu azkarrak, hiritar zein auzokide askoren artean, jarraitu beharko litzatekeen turismo ereduaren inguruko eztabaida berpiztu du. Turistifikazio prozesuak eragiten dituen eragin kaltegarrien artean hainbat aipatu ohi dira: monolaborantza turistikoa, bizilagunen arteko harremana deuseztatzea edota auzotarren desplazamendua. Europako hirien kasuan, erdigune historikoak dira eragin hau gehien jasaten ari diren zonaldeak, bertako kultura zein identitateak homogeneizatuta. Donostiako kasuan ere, antzeko egoera batekin aurki gaitezkeela pentsa dezakegu, bertan turismo jarduera oso erroturik dagoen arren, azken urteetan izandako bisitari hazkundeak hiriko auzo batzuetan eraldaketa nabariak eragin baititu. Tirabira gehien sortu dituen jardueren artean, etxebizitza turistikoen inguruko erabilera koka dezakegu, eta honekin batera, AirBnB bezalako plataformak izan duten hazkunde azkarra. Lan honen bitartez, AirBnB-k azken urteotan Donostian izan duen jarduera eta garapena aztertu da. Ikerketaren xede nagusia AirBnB bidez turistifikazio prozesuak sortu edota areagotzen ari diren aztertzea izan da, ekonomia kolaboratiboaren eredua nagusitzen den ala ez aztertuta. Horretarako, plataformak azken urteetan izandako bilakaera ere landu den arren, 2019ko martxoan finkaturiko datuak izan dira oinarri bezala harturikoak. Hori dela eta, analisia momentu horretan zegoen egoeraren erakusle izango da. Ikerketa garatzeko datu eta aldagai estatistikoak ezinbestekoak izan diren moduan, eta oinarria metodologia kuantitatiboak osatzen duen bezala, metodologia kualitatiboak ere berebiziko garrantzia izan duen testuingurua ulertu eta hobeto landu ahal izaterako orduan. Emaitzei dagokienez, erakusten dute erabiltzaile gehienek ez dituztela ekonomia kolaboratiboaren printzipioak betetzen, eta erabiltzaile gutxi batzuk etxebizitza askoren gaineko kontrola dutela. Hori dela eta, haien jarduera AirBnB-k eskaintzen dituen irabazietan oinarritzen da, “rent gap” bezala ezagutzen den kontzeptua, familiaetxebizitzen bidez nekez lortu daitezkeen mozkinak etxebizitza turistikoen bidez ordezkatuta. Gainera, lurraldean zehar oreka aurkeztu beharrean, eskaintzaren zati handi bat hiriko gune jakin batean soilik kokatzen dela ikusi da, presio turistikoaren hazkundea eragiten. Azterturiko emaitzen bidez, ondorioztatu dezakegu AirBnB plataforma turistifikazio prozesuak areagotzen ari dela Donostiako zenbait auzotan, Europak kasuetan gertatu ohi den moduan, erdialdetik gertu kokatzen diren auzotarrei gehien eragiten.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectturistifikazio
dc.subjectAirBnB
dc.subjectekonomia kolaboratiboa
dc.subjectDonostia-San Sebastián
dc.subjectgentrifikazio
dc.titleAirBnB efektua Donostianes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-07T08:25:03Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Geografía y Ordenación del Territorioes_ES
dc.contributor.degreeGeografiako eta Lurralde Antolakuntzako Gradua
dc.identifier.gaurregister96119-763940-09
dc.identifier.gaurassign69438-763940


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record