Show simple item record

dc.contributor.advisorUsabiaga Urcola, Juan José ORCID
dc.contributor.authorAguirre Erice, Irati
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-20T16:39:17Z
dc.date.available2020-05-20T16:39:17Z
dc.date.issued2020-05-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43310
dc.description39 p. : il. -- Bibliogr.: p. 37-39
dc.description.abstractEliza baten sagarapen erritua, liturgia erromatarraren barruan, erritu guztietatik arranditsu eta bereziena zen, bizitzan behin ikusten zen ospakizun bat. Erritu hau gauzatu eta gero eliza kultua praktikatzeko prest egongo zen. Aldi berean, zentzumen guztiak parte hartzen zuten esperientzia erlijioso bat zen. Prozesu honen barne hamabi gurutze margotzen ziren elizaren barrualdean. Tradizio eta historia luzea daukaten kontsakrazio gurutze hauek, gaur egun Europa osoan zehar oso eredu gutxi mantendu dira eta geratzen direnak garai, estilo eta mota ezberdinetakoak dira. Sagarapen gurutze hauen presentziak informazio asko ematen digu garaiko testuinguru erlijioso eta politikoaren inguruan, izan ere, erritu erromatarraren presentzia baieztatzen dute. Horregatik, oso adierazgarria da Araban bakarrik sagarapen gurutze hauek dituzten bi eliza izatea. Bi tenplu hauek Arbuluko Tourseko San Martin eliza eta Alegria-Dulantziko Aiarako baseliza dira. Jatorriz, eraikuntza erromanikoak izanik elkarren artean antzekotasun handiak dituzte, ez bakarrik gurutzeen ereduetan, testuinguru historiko eta, batez ere, aurkezten dituzten margoen teknika berezian. Horma-margo gorrien presentzia, Araban bakarrik zabaltzen ez den fenomeno bat bada ere, gutxi ikertu den gaia da. Alabaina, ezaugarri hauek dituzten bestelako margo gorriko adibideak ikusten baditugu, bereizgarria den ezaugarri bat bere gaien laikotasuna da. Horregatik, hain bereziak ditugu Aiara eta Arbuluko sagarapen gurutzeak, bere funtsean irudi erlijiosoak direlako. Hain adibide gutxi aurkitzeak hipotesi ezberdinak planteatzen ditu. Haien artean Araban XII-XIII mendeen bitartean suertatu zen botere erlijioso eta laikoen gatazkaren islada izatea. Gurutze hauek, jaun laikoek finantzaturiko parrokia asko zeuden testuinguru eta lurralde batean ditugu, horrela, gatazka honen amaieraren erakusgarri izan daitezke. Erritu mozarabiarretik, erritu erromatar bateratu baten trantsizioaren adierazgarria, alegia. Sagarapen gurutzeak artelan kontzeptutik baino haratago ailegatzen diren elementuak ziren. Garai bateko testigu dira, izaera eta funtzio miresgarri bat izatearekin batera, eliza Jainkoaren babesa zeukala adierazten zuen gurutze batzuk dira. Horrela funtzio konjuratzaile bat ere bereganatzen zuten, deabruak eta gaiztakeriak uxatuz. Garaiko pentsamendu eta sinesmenaren adierazle dira, naiz eta gaur egun baztertuak eta ahaztuak izan.es_ES
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjectsagarapen gurutzeakes_ES
dc.subjectAraba
dc.subjectErdi Aroa
dc.titleArabako sagarapen gurutzeak Erdi Aroanes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-03T12:14:49Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historia del Artees_ES
dc.contributor.degreeArtearen Historiako Gradua
dc.identifier.gaurregister95559-812577-09
dc.identifier.gaurassign83086-812577


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record