Show simple item record

dc.contributor.advisorManterola Garate, Ibon ORCID
dc.contributor.authorOllakarizketa Iriarte, Oskia
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-20T18:01:21Z
dc.date.available2020-05-20T18:01:21Z
dc.date.issued2020-05-20
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43338
dc.description.abstractGaur egun Euskal Herrian 100 hizkuntza baino gehiago hitz egiten dira. EAEn, bertako hizkuntza ofizialak diren euskara eta gaztelaniaz gain, azken urteotan gertatzen ari den globalizazio fenomenoaren eta migrazio mugimenduen ondorioz, hainbat hizkuntza eta kultura berri ditugu, etorkinen eskutik gurera etorriak. Horietako asko, euskara bezala, hizkuntza gutxituak dira. Egoera honek erronka berria ekarri dio, batez ere, bertako hezkuntza-sistemari. Izan ere, eskoletan hizkuntza horien trataera egokia egitea beharrezkoa da, batetik, euskararen irakaskuntza bermatzeko eta normalizazioprozesuan aurrera egiteko eta, bestetik, ikasle etorkinen integrazioa arrakastatsua izan dadin. Horretarako ezinbestekoa da etorkinen etxeko hizkuntzei balioa ematea eta hizkuntza gutxituak sustatzea. Badira, hainbat arrazoi direla medio, hizkuntza-aniztasun bereziki handia duten ikastetxeak; hala A eredukoak, nola D eredukoak. Gradu Amaierako Lan honen helburua hizkuntza-aniztasun handia dagoen Gasteizko D ereduko ikastetxe batean, Lehen Hezkuntzan, euskararekiko eta hizkuntza gutxituekiko jarrera positiboak sustatzeko sekuentzia didaktiko baten oinarri teorikoak finkatzea da, eta baita gerora material didaktikoa sortu ahal izateko proposamen didaktiko baten hezurdura eskaintzea ere. Lan honek, beraz, bi atal nagusi ditu: lehenengoa, marko teorikoa, non sekuentzia didaktikoa aurrera eramateko oinarri bibliografikoak eskaintzen diren eta, bigarrena, proposamen didaktikoaren oinarrien deskribapena eta hezurduraren proposamena. Lehenengo atalean, lehenik, hizkuntza-aniztasuna zer den azaldu eta hizkuntza gutxituen auzia aurkezten da. Horrez gain, hizkuntza-jarreren inguruko oinarri teoriko batzuk azaldu eta EAEko hizkuntza-aniztasunari buruzko zenbait datu ematen dira. Bigarrenik, eskolaren gaiari heltzen zaio, hizkuntza-aniztasunaren kudeaketan kontuan hartu beharreko elementuak eta hura sustatzeko proposamenak aurkezten direlarik, beti ere eskolak euskararen biziberritzearekin duen konpromisoa ahaztu gabe. Azkenik, testu generoen bidezko hizkuntzen irakaskuntzaren inguruko argibideak ematen dira, ikasleek testu bat sortu beharko baitute unitatearen bukaeran. Lanaren bigarren atalean, berriz, proposamen didaktikoaren abiapuntua aurkezten da: sekuentzia didaktikoa zein testuingurutan erabiltzeko diseinatua den, helburuak eta lantzen diren Heziberri 2020 curriculumeko gaitasunak, eta sekuentzia didaktikoaren hezurdura. Atal hau eranskin batekin osatzen da. Amaitzeko, lanaren ondorioak eta aurrera begirakoak aurkezten dira.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.subjecthizkuntza-aniztasuna
dc.subjecthizkuntza gutxitua
dc.subjecthizkuntza jarrerak
dc.subjecttestu generoa
dc.subjectsekuentzia didaktikoa
dc.titleEskolan euskararekiko eta hizkuntza gutxituekiko jarrera positiboak sustatzen: sekuentzia didaktiko baten oinarriakes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-03T07:13:08Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascoses_ES
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister95185-747075-09
dc.identifier.gaurassign82459-747075


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record