Show simple item record

dc.contributor.advisorUrgell Lázaro, Blanca ORCID
dc.contributor.authorMorrás Aranoa, Oier
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-22T16:37:52Z
dc.date.available2020-05-22T16:37:52Z
dc.date.issued2020-05-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43392
dc.description32 p. : il. -- Bibliogr.: p. 31-32
dc.description.abstractLan honen helburu nagusia Donostiako eskolako bi autoreren antzerki lanetan agertzen diren hizkera mota biak —akotazioena eta elkarrizketena— deskribatzea eta konparatzea da. Marcelino Soroaren Alcate Berriya eta Avelino Barriolaren Meza Berriya obrak aukeratu ditugu, lehena 1885ekoa eta bigarrena 1908koa; beraz, Lehen eta Bigarren Euskara Modernoen artean dauden testuak ditugu. Mitxelenaren (1984 apud Urgell, 2018: 635) arabera, eskolako idazleek hitz larramenditar berri ugari erabiltzen zituzten akotazio edo eszena-argigarriak idazterakoan; elkarrizketak, berriz, Urgellen (2018: 635) arabera, hizkera herrikoi batean daude idatzita, ia hitz berririk gabekoa. Lehenik eta behin, sarrera gisa, zenbait testutan antzematen den ahozkotasunari buruz hitz egiten dugu. Izan ere, zenbait testu generotan ahozkotasunaren zantzuak nabarmenak dira, hainbat faktorerengatik, azaltzen dugun bezala; eta antzerkia da, alegia, ahozko hizkuntzatik hurbilen dagoen generoetako bat. Guzti horri buruz hainbat hizkuntzalari esanguratsuk esan dutena azaldu eta aztertzen dugu. Jarraian, Soroaren eta Barriolaren testuak linguistikoki deskribatzen ditugu, hizkera baten eta bestearen ezaugarriak zerrendatuz, ikusteko zeintzuk diren bien arteko antzekotasun nahiz desberdintasunak. Hots, azterketa linguistikoaren bidez akotazioen eta elkarrizketen hizkeren arteko muga zurruna ala lausoa den zehazten saiatzen gara. Ildo beretik, literatur gipuzkeraren eredu den Gregorio Arrueren Santa Genovevaren bizitza (1868) obrarekin erkatzen ditugu bi antzezlanetako akotazioak, ikusteko ea zenbat ezaugarri partekatzen dituzten eta ea maila berean dauden ala ez. Bukatzeko, azken atalean hainbat ondorio interesgarri ateratzen ditugu: alde batetik Donostiako eskolako antzerkietako akotazioen eta elkarrizketen artean hizkuntza mailan dagoen aldeari buruz eta, bestetik, hizkera bakoitzaren ahozkotasun eta literariotasunari buruz, horretarako Arrueren testua eredu hartuta.
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHerriko euskara vs. literatur gipuzkera Donostiako eskolaren antzerkianes_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-10T06:04:32Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, el autor
dc.contributor.degreeGrado en Estudios Vascos
dc.contributor.degreeEuskal Ikasketetako Gradua
dc.identifier.gaurregister96242-715262-09
dc.identifier.gaurassign83714-715262


Files in this item

Thumbnail
Thumbnail
Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record