Show simple item record

dc.contributor.advisorGarcía Ibaibarriaga, Naroa
dc.contributor.authorEstefania Herrero, Lierni
dc.contributor.otherF. LETRAS
dc.contributor.otherLETREN F.
dc.date.accessioned2020-05-22T16:48:53Z
dc.date.available2020-05-22T16:48:53Z
dc.date.issued2020-05-22
dc.identifier.urihttp://hdl.handle.net/10810/43394
dc.description37 p. : il. -- Bibliogr.: p. 32-33
dc.description.abstractLan hau 1867tik 2017ra bitarteko Bigarren Hezkuntzako Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait testu-liburuen azterketa da, ikas-material hauetan historiaurre gaiak duen presentziaren bilakaera azaleratzeko asmoz. Horregatik, lana ez da liburuen (formatu eta edukiaren) azterketa soil bat burutzera mugatuko, baizik eta azterketa hau, historiaurrearen baitan emandako berrikuntza eta aurrerapen zientifikoekin erlazionatzen saiatuko gara. Modu honetan, testu-liburuen eguneratze-maila ezagutu ahal izango dugu. Hasteko, liburuak banaka aztertu ditugu, bakoitzean historiaurreari eskainitako orrialdeak behatuz eta datuak bilduz. Banakako analisia hiru garaitan banatu dugu: Isabel II.aren erreginalditik Errepublikara (1833-1936), Frankismoko urteak (1939-1975) eta Trantsiziotik gaur egun arte (1975-2017). Atal hauetako bakoitzean, ikas-material hauei dagokien testuingurua marraztu dugu, historiaurre gaiaren inguruko aurrerapenak aipatuz (aztarnategien aurkikuntza, ikerlari eta erakunde ezagunak eta aurrerapen zientifikoak eurak, noski). Lehen zati honetan, historiaurrearen lanketak pixkana hobera egiten duela esan dezakegu (Frankismo garaiko salbuespenak kenduta): kreazionismoaren eta Bibliaren ideien nagusitasunetik, historiaurre askoz zientifikoago batera. Ikerketaren bigarren zatian, liburuen arteko konparaketa bat gauzatu dugu elementu zehatz batzuk oinarritzat hartuta (historiaurrearen atalean atxikitako irudiak, emakumearen presentzia, historiaurrearen kronologia). Puntu honetan, historiaurrearen lanketan eragiten duten alderdi batzuen analisi indibiduala egin nahi izan dugu, garapen hori gertuagotik ezagutzeko asmoz. Honela, kronologiaren kasuan hobekuntza nabari bat sumatzen den bezala (hipotesietatik, datazio sistema desberdinetan oinarritutakoetara), ezin dugu halakorik esan emakumearen presentziari dagokionez, historiaurrearen baitan emakumezkoak jasaten duen ikusezintasuna eta aurre-iritziz beteriko irudia agerian geratzen delarik (bai testuetan eta bai baliabide grafikoetan). Lanaren azken atala ondorioen azalpenari dagokio. Lehenik eta behin, historiaurrearen lanketa eta momentuko testuinguru hertsiki elkar-lotuta daudela argi geratu da lanean zehar. Historiaurrearen presentzian zentratuz, oro har, bilakaera positibo batez hitz egin dezakegu, bai edukiari eta bai formatuari (azaldutako baliabide grafikoei, euskararen erabilpenari) dagokienez. Hala ere, hobekuntza orokor honen atzean, badira joera honi jarraitzen ez dioten alderdi batzuk: haien artean esanguratsuena emakumeei dagokiena da, kasu honetan, aipamenen kopurua igotzeaz aparte, apenas nabaritzen baita aldaketarik aztertu diren ikas-materialetan (gehienbat, emakumearen presentziak duen izaeraren kasuan).
dc.language.isoeuses_ES
dc.rightsinfo:eu-repo/semantics/openAccess
dc.titleHistoriaurrea 17. Zer ikasi genuen Historiaurreaz Institutoan?es_ES
dc.typeinfo:eu-repo/semantics/bachelorThesis
dc.date.updated2019-06-10T06:04:30Z
dc.language.rfc3066es
dc.rights.holder© 2019, la autora
dc.contributor.degreeGrado en Historiaes_ES
dc.contributor.degreeHistoriako Gradua
dc.identifier.gaurregister96267-795677-09
dc.identifier.gaurassign82296-795677


Files in this item

Thumbnail

This item appears in the following Collection(s)

Show simple item record