Ariketa fisiko aerobiko programa ezberdinen aurretik eta ondorengo loaldiko buxatze apnearen balorazioa gainpisua/obesitatea eta lehenengo mailako hipertentsioa duten pertsonengan
View/ Open
Date
2020-05-26Author
Castro Celaya, Aritz
Metadata
Show full item recordAbstract
SARRERA: Obesitatea/gainpisua eta hipertentsioa (HTA) gaixotasun kardiobaskularren, eta zehazki loaldiko buxatze-apnearen (LBA) arrisku faktore nagusiak dira, bata bestearen arteko lotura oso estua izanik. Jarduera fisikoa eta dieta gomendioen bitartez arrisku faktore horiek murriztu daitezke, aldi berean gaixotasun kardiobaskularrak izateko arriskua gutxituz.
HELBURUAK: Hipertentsioa eta obesitatea/gainpisua duten pertsonetan, ariketa fisiko aerobiko programa ezberdinen aurretik eta ondoren, loaldiko buxatze-apnea baloratzea.
METODOAK: Ikerketan 77 pertsonek parte hartu zuten (52,8±6,8 urte, 39 gizon, 38 emakume). Interbentzioak 16 aste iraun zuen, eta neurketak interbentzio hasieran eta bukaeran egin ziren. Gorputzeko konposizioaren neurketak (gorputzeko masa indizea, gerri-zirkunferentzia, lepoko perimetroa eta gantz-masa), tentsio arteriala (anbulatorio eran neurtuta 24 ordutan) eta gaitasun kardiorespiratorioa esfortzu proba bidezko zikloergometro baten bidez neurtu ziren. Loaldiko buxatze-apnearen baloraziorako Stop Bang galdetegia erabili zen. Parte hartzaileak lau talde ezberdinetan banatu ziren, Kontrol taldea (KT) jarduera fisikoaren gomendioak jaso zituzten, eta ariketa fisiko taldeak, zeintzuk ariketa fisiko programa ezberdinak eraman zituzten aurrera: bolumen altuko entrenamendu jarraiaren taldea (BAEJT), bolumen altuko entrenamendu interbaliko taldea (BAEIT) eta bolumen baxuko entrenamendu interbaliko taldea (BBEIT). Talde guztiek dieta hipokalorikoaren gomendioak izan zituzten.
EMAITZAK: Interbentzio ondoren, talde guztiak begiratuta, gorputzeko masan, gorputzeko masa indizean, gerri perimetroan, gantz masan eta lepoko perimetroan guztiek jaitsiera esanguratsuak (P<0,05) adierazi zituzten. TAS eta TAD-an desberdintasun esanguratsuak (P=0,017 eta P=0,034, hurrenez hurren) eman ziren KT eta AT artean, eta TAS-aren kasuan BBEIT-ak bakarrik lortu zituen jaitsiera esanguratsuak, TAD-an berriz BBEIT-ak eta BAEJT-ak bakarrik lortu zituzten jaitsiera esanguratsuak (P<0,05). Talde guztiek igoera adierazgarriak (P<0,05) izan zituzten gaitasun kardiorespiratorioan. Stop Bang galdetegiaren emaitzetan, LBA-aren arrisku faktoreen jaitsiera bat eman zen nekatuta, GMI eta lepoa aldagaietan, baita lagin osoaren galdetegiaren puntuaketan ere.
ONDORIOAK: Obesitatea/gainpisua eta HTA duten pertsonetan, egituratutako ariketa fisikoa eta dieta hipokalorikoaren konbinaketa, tratamendu ez-farmakologiko egokia dira loaldiko buxatze-apnearen arrisku faktoreak murrizteko. Stop Bang galdetegia LBA-aren baloraziorako tresna erabilgarria eta erraza izan liteke.