Guztiontzako natur jarduerak: heziketa fisikoan duten eragina aztergai
Abstract
Lan honetan, naturarekin kontaktuan jarduteak inklusio irizpideetan eskaintzen dituen heziketa aukerak mahai gaineratu nahi dira. Horretarako, naturan burutzeak haurrei egiten dien ekarpena eta natur jardueren bidez ikasleen dibertsitatea errespetatzen den baldintzak aztertuko dira. Helburuei erantzuteko bi estrategia metodologiko uztartuko direlarik: errebisioa eta elkarrizketa.