Ahozko sakarosa metodo ez-farmakologiko gisa jaioberrien mina murrizteko teknika inbaditzaileetan zehar
View/ Open
Date
2020-05-27Author
Martín García de Andoin, Aroa
Metadata
Show full item recordAbstract
Ingresaturiko jaioberriek hainbat teknika inbaditzaile jasaten dituzte, xede diagnostiko edota terapeutikoekin. Ezin dutenez haien min sentsazioaren berri eman, profesionalen esku dago hori identifikatu eta tratatzea. Erizainek teknika ez-farmakologikoez baliatzen dira mina prebenitu eta arintzeko ohiko prozedura mingarrietan zehar. Horien artean metodorik erabiliena ahozko sakarosaren administrazioa da, umearentzat epe motzeko distrazioa suposatzen duelako eta hainbat ikertzaileen ustez, barneko opioide sistema aktibatzen duelako. Hala ere, azkenaldian bere erabileraren inguruan eztabaida handia dago. Erizainok minaren aurkako estrategien jakinaren gainean egon behar gara, ezagutza horiek gure praktika klinikoan aplikatu ahal izateko. Hau horrela izanda, garrantzitsua da ahozko sakarosaren eraginkortasuna aztertzea, bere erabilera egokia den edo ez jakiteko xedez.